Udalaren ohiko osoko bilkura izango da ostegun honetan

2020/05/27

Zumaiako Udaleko ohiko plenoa egingo da maiatzaren 28an, ostegunean. Bilkura arratsaldeko 18.00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan. Ogasun arloko gaiak eta terrazen ordenantza landuko dituzte, besteak beste. Gipuzkoako Foru Ogasunari itzuli beharreko diruaren inguruan ere eztabaidatuko dute.

COVID19ak sortutako alarma egoera dela eta, Udalak ez du osoko bilkurarik egin azken asteotan. Arintze neurrien aldian sartuta, ohiko osoko bilkura egingo du Udalak bihar arratsaldean. Dena den, biharko saioa ez da guztiz arrunta izango, eta segurtasun eta prebentzio neurriak betetzeko normalean baino zinegotzi gutxiagok hartuko dute parte; EH Bilduko bost ordezkarik, EAJko hiruk eta PSEko batek, zehazki.

Gai ugari aztertuko dituzte biharko saioan. Hala nola, Ogasunaren arloan, Kirol Patronatuaren diru-kontuak eta 2020ko diru laguntzen plan estrategikoaren onarpena landuko dituzte; Hirigintzari dagokionez, Jabari publikoetan eta pribatuetan erabilera publikoa duten kasuetan lurzoruaren okupazioa ostalaritzarako eta merkataritzarako arautzen dituen ordenantzaren hasierako onarpena egingo dute, eta Arritokieta 8ko lurzatiari dagokion hiri-antolamenduko plan bereziari behin betiko onarpena emango diote. Udalen Finantzaketarako Foru Funtsaren itzulketaren inguruan ere eztabaidatuko dute.

Osoko bilkura maiatzaren 28an izango da, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan.

GAI-ORDENA