Udalbatzak 2027rako aurrekontuak eztabaidatuko ditu osteguneko osoko bilkuran
Zumaiako Udalak osoko bilkura egingo du etzi, osteguna, 18:00etan. Bileran, 2027rako udal aurrekontuak eztabaidatuko dituzte, besteak beste.
Aurrekontuekin batera, Zumaiako berdeguneak, lorategiak, parkeak eta zuhaitzak mantendu, zaindu, aldatu eta hobetzeko zerbitzuaren zuzeneko kudeaketa ere onartuko dute. Plenoan, gainera, Ni euskara naiz mozioa ere aztertuko dute, Euskararen Egunaren ataritan.



