Udaleko hiru udaltzain postuak behin-betiko izaeraz betetzeko hautaketa prozesuaren lehen, bigarren eta hirugarren proben emaitzak

2018/09/24

Aurrera doa Zumaiako Udaleko hiru udaltzain postuak behin-betiko izaeraz betetzeko Polizia eta Larrialdietarako Akademiaren 2018ko deialdia eta gaurkoan, larunbatean eginiko lehen eta bigarren probaren erantzun zuzenak eta behin-behineko emaitzak argitaratu dira. Erreklamazioak aurkezteko azken eguna irailaren 25a izango da (00:00ak arte).