Udaleko ordezkariak sahararren errefuxiatu kanpamentuetan dira

2012/04/02

Sahararrek pairatzen duten errealitatetako bat gertuagotik ezagutu eta Euskal Herriaren egoeraren berri emateko asmoz abiatuko ziren Maitane Agirre eta Eneko Agirre zinegotziak Tindufeko sahararren errefuxiatu kanpamentuetara. Udal ordezkariek Euskal Herriaren egoera ezagutaraziko die sahararrei, eta Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan bizi duten egoerarekin bizi duten errepresioarekin eta saharar preso politikoekin duten elkartasuna eta babesa eskainiko die. Bai Mendebaldeko Sahara eta Euskal Herria historia luzeko herrialdeak dira, eta biak dute azken urteotan helburu eta errebindikazio bera. Autodeterminazio eskubidea, eta hori ere errebindikatuko dute Darahlirekin batera egingo duten bidaian.