Udaleku irekien inguruko guraso bilera ekainaren 19an Aita Marin

2018/06/15

Lehen saioa euskaraz egingo da, arratsaldeko 17:00etan eta bigarrena aldiz, gazteleraz, 17:45ean.

Dagoeneko gainean dira Zumaiako Udaleku Irekiak eta urtero bezala, horiei hasiera eman aurretik, guraso bilera antolatu du Udalak programazioaren zein haurren taldeen berri emateko. 

Horrez gain, udalekuen inguruko zenbait gai landuko dira bertan eta zuzendaritza taldea ezagutzeko aukera izateaz gain, gurasoen galderak eta zalantzak ere argituko dira.

Bilera hori datorren asteartean, hilak 19, egingo da, Aita Mari aretoan. Saio bikoitza izango da: 17:00etan lehena, euskaraz eta 17:45ean, bigarrena, gazteleraz.