Udaleku irekietan izen emateko epea ireki da
Maiatzaren 13ra arte izango da izen emate epea zabalik.
Zumaiako Ludotekak antolatu ohi dituen udaleku irekietan parte hartzeko izen emate epea zabalik dago. Gaurtik maiatzaren 13ra bitartean eman beharko dute izena udalekuetako ekintzetan parte hartu nahi dutenek. Horretarako, izen emate fitxa eta ordainketa agiria aurkeztu beharko dira.
Udaleku irekietan 3 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoek har dezakete parte (2007an jaiotakoekin hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. maila egin dutenak barne). Bi txanda izango dira, lehenengoa uztailaren 4tik 15era, eta, bigarrena, uztailaren 18tik 29ra (25a jai eguna izango da).
Bi txandetan izena eman nahi duenak 72 euro ordaindu beharko ditu. Txanda bakarrean apuntatzen denak, berriz, 42 euro. Dirua Kutxako kontu korronte zenbaki honetara sartu behar da: 2101 0174 11 00 1017135.3.
Informazio gehiago nahi duenak, Zumaiako Ludotekan (943 143264 telefonora deituta edo ludoteka@zumaia.net helbidera idatzita) edo Zumaiako Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailean (943 865025 edo euskara@zumaiakoudala.net) eska dezake.
Matrikulazio orria hemen.



