Udaleku irekietako haurren guraso bilerak egingo dira gaur
Hastear dira udaleku irekiak, baina aurretik, gaur bertan, guraso bilerak egingo dira. Haurrak zein taldetan diren zehaztu eta udaleku egunetan aurrera eramango duten programazioaren berri emango da bileretan. Bilera guztiak gaur, ekainak 17, izango dira. HH 2-3 haurren gurasoentzako bilerak 16:30ean (euskaraz) eta 18:00etan (gazteleraz) izango dira Aita Mari aretoan. HH 4 LH 6 mailako haurren gurasoen bilerak, berriz, leku berean, 17:15ean (euskaraz) eta 18:30ean (gazteleraz) izango dira.



