Udaleku irekietako prestaketa egingo dute asteburuan begiraleek

2011/06/09

Larunbatean eta igandean prestatuko dituzte udalekuak. Begirale guztiek hartu behar dute parte hartu asteburuan.

 

Zumaiako Ludotekak antolatzen dituen Udaleku Irekiak prestatzeko asteburua egingo dute udalekuetan parte hartuko duten begiraleek eta Ludotekako arduradunek. Larunbatean egun osoan eta igande goizean elkartuko dira, eta uztaileko udalekuetako bi txandetan egingo dituzten ekintzak zehaztuko dituzte, besteak beste.

Larunbatean 09:00etan elkartuko dira Ludotekan bertan. 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara arte izango dira bertan prestaketak egiten, lehen egun horretan. Igandean, berriz, 10:00etatik 14:00etara elkartuko dira Ludotekan.

Ludotekako arduradunek, jakinarazi nahi dute begiraleek ezinbestean hartu behar dutela parte jardunaldi horietan. Norbaitek ezin badu, aurrez abisatu beharko dute. Abisatzeko deitu goizez udaletxera (943 865025) edo arratsaldez Ludotekara ( 943143264).