Udaleku irekietan izena emateko epea bihar irekiko da
Bihartik (apirilak 25) maiatzaren 7a bitartean eman ahal izango da izena Udaleku irekietan. Horretarako eskuorriak banatuko dituzte ikastetxeetan.
Uztailaren 2tik 27ra bitartean udaleku irekiak egingo ditu Zumaiako Ludotekak. Ohi den bezala bi txandetan banatuko dira; lehenengoa uztailaren 2tik 13ra bitartean gauzatuko da, eta bigarrena 16tik 27ra. Izen emate epea bihar, apirilak 25, irekiko da, eta maiatzaren 7a izango da azken eguna.
3 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoek izango dute Udaleku irekietan izen emateko aukera. Horretarako, ikastetxeetan banatuko dituzte eskuorriak, udalekuetan parte hartu nahi dutenek, papera beteta bertan utzi beharko dute berriro izen emate epea bukatu aurretik.
Aurten ere, Udalekuetara etortzeko Oikitik autobus zerbitzua eskainiko da.
Eskuorria hemen ere eskuratu dezakezu.
MATRIKULA
Hilabetea: 81 €
Hamabostaldia: 46 €
Familia ugarien kasuan : 63 € / 39 €
DIRU SARRERA NON EGIN
KUTXA 2101 0174 11 00 10171353
Informazio gehiago:
ZUMAIAKO LUDOTEKA
Tel.: 943143264
ludoteka@zumaia.net
UDALEKO EUSKARA ETA HEZKUNTZA SAILA
Tel.: 943865025-110
euskara@zumaiakoudala.net



