Udaleku irekietan izena emateko epea zabalik
Ekainaren 30etik uztailaren 24ra bitartean izango dira, aurten Zumaiako udaleku irekiak. Urtero bezala, bi txandatan banatuko dira udalekuak. Lehen txanda ekainaren 30etik uztailaren 10era izango da, eta bigarren txanda uztailaren 13tik 24ra. Udalekuen ordutegia 9:30etatik 13:00etara izango da. Udaleku irekietan 2 urtetik 12 urtera arteko haur eta gaztetxoek eman dezakete izena.Horretarako aukera, apirilaren 16tik 27ra izango da ikastetxeetan, Ludotekan edota udaletxean bertan. Informazio gehiagorako: ludoteka@zumaia.eus edota 934 14 32 64 telefonora deituta eskuratu dezake interesa duenak.



