Udaleku irekietarako begirale eta koordinatzaile izateko behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak, argitaratuta
Erreklamazioak egiteko epea bihar zabalduko dute, apirilak 1, eta zabalik izango da apirilaren 20ra bitartean.
Zumaiako Udalak dagoeneko argitaratu ditu udaleku irekietarako koordinatzaile eta begirale postuetarako behin behineko onartuen eta baztertuen zerrendak. Ebazpenaren aurkako erreklamazioak apirilaren 1etik 20ra bitarte aurkeztu ahal izango dira, biak barne.
BEGIRALEAK: BEHIN BEHINEKO ONARTU ETA BAZTERTUEN ZERRENDAK.
KOORDINATZAILEAK: BEHIN BEHINEKO ONARTU ETA BAZTERTUEN ZERRENDAK.
Udaleku irekien helburua da 3-12 bitarteko haurrentzat gozamen espazio ludikoa eskaini eta horiekin balioak lantzea, hala nola, euskararen sustapena, autonomia pertsonala, berdintasuna edota elkarbizitza.



