Udaleku irekietarako begirale eta koordinatzaileak hautatzeko deialdia ireki da

2013/02/21

Udan egin ohi diren udaleku irekietarako begirale eta koordinatzaileak hautatzeko prozesuaren oinarriak eta deialdia argitaratu dira gaur. Deialdietakoren batean izena eman nahi duetenek deialdian bertan agertzen den eskaera orria eta eskatutako dokumentazioa udaletxean aurkeztu beharko ditu martxoaren 13a (14:30a arte) baino lehen.

Begirale deialdia eta oinarriak ikusteko klikatu hemen.

Koordinatzaile deialdia eta oinarriak ikusteko klikatu hemen.