Udaleku irekietarako koordinatzaile eta begirale postuetara aurkezteko epea asteazkenean amaituko da

2020/03/09

Martxoaren 11a izango da bi zerrendetan izen emateko azken eguna. Eskaera udaletxean bertan zein telematikoki egin daiteke.

Udaleku irekien helburua da 3-12 bitarteko haurrentzat gozamen espazio ludikoa eskaini eta horiekin balioak lantzea, hala nola, euskararen sustapena, autonomia pertsonala, berdintasuna edota elkarbizitza.

Izen emateko epea otsailaren 21ean zabaldu zen, eta martxoaren 11an amaituko da. Eskaera udaletxean bertan zein telematikoki egin daiteke.

Lan eskaintzen inguruko informazio guztia

Oinarriak, baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa

Prozesuan parte hartu eta begirale edo koordinatzaile lanak burutu ahal izateko honako baldintzak bete beharko dituzte, besteak beste:

  • 18 urte beteta izatea

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea

  • Funtzioak behar bezala betetzea eragotzi dezakeen gaixotasunik nahiz muga fisiko edo psikikorik ez izatea

  • Denbora libreko begirale titulua izatea (koordinatzaileen kasuan soilik)

  • Euskaraz ulertu eta ondo hitz egitea

  • Izaera sexualeko delituengatiko aurrekari penalik ez izatea

Merezimenduak baloratuak izateko, ezinbestekoa izango da hautagaiek, eskaera orrian (I. eranskina), lehiaketan kontuan hartzea nahi dituzten merezimenduak idatziz jasotzea. Eskaera orrian jasota ez dauden merezimenduak ez dira baloratuko.

Eskaeran aipatzen dituzten merezimenduak egiaztatzen dituzten agirien kopiak, aldiz, Udalak dokumentu horiek bere esku ez dituen kasuetan bakarrik aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Hau da, hautagaiek berriak diren agiri edo tituluak bakarrik aurkeztu beharko dituzte, aurrez Udalean aurkeztu ez direnak.

Bi deialdien inguruko informazioa kontsultatzeko klikatu beheko loturetan: 

Begirale izateko lan eskaintzaren inguruko informazioa

Koordinatzaile izateko lan eskaintzaren inguruko informazioa