Udaleku musikaletan izena emateko epea astelehenean zabalduko da

2019/04/05

Matrikulazio epea zabalik egongo da maiatzaren 6a arte, taldea osatu bitartean

"Musi-k” lelopean, uztailaren 15tik 26ra bitartean, goizeko 09:30etik 13:00etara, udaleku musikalak egingo dira Zumaian, abuztuan ospatzen den Nazioarteko Musika Jaialdiaren aurrekari gisa.

Udalekuak HH4 eta DBH2 bitarteko haurrei zuzenduak egongo dira, musika ikasten dutenentzat eta ez dutenentzat. Udalekuak Ubillos Jauregian egingo dira eta parte hartzaileek esparru desbedinak uztartuko dituzte bertan: musikari tailerra, abesbatza  tailerra, dantza tailerra, isiltasun eta entzumen tailerra…

Helburua da musika ardatz hartuta, ekimen eta ekintza desberdinak burutzea eta udalekuen amaierarako gaztetxoek egindako lanak erakutsiko dituen ekitaldia antolatzea. Ikuskizun horretan batzuek musika zuzenean egingo dute, beste batzuek abestu… azken finean, musikan oinarritutako lanak erakutsiaz.

Matrikula egiteko garaian ezinbestekoa izango da izen emate orria behar bezala beteta aurkeztea diru-sarreraren agiriarekin batera, Alondegia kultur etxean edo kulturetxea@zumaia.eus helbidean. 

Matrikularen kostua  85€koa izango da, 65€koa familia ugarien kasuan eta diru-sarrera ondorengo bi kontu zenbakietan egin ahal izango da:

-          Kutxabank ES55 2095 5174 9091 1554 0513

-          Laboral kutxa ES37 3035 0037 4103 70050506

[Agindu emailea: umearen izena // Kontzeptua: Musi-K Udalekuak]

Informazio gehiago:

Alondegia kultur etxea -  943 861056 // kulturetxea@zumaia.eus

www.sapereaudesinfonietta.com/sas-akademia-eus

IZEN-EMATEAK:

            Izen-emate orria beteta + ordainagiria

            Alondegia Kultur etxea -  Erribera kalea, 23  (943861056)

            09:30-14:00 ordutegian. Edo emailez: kulturetxea@zumaia.eus

            Epea:  apirilak 8 - maiatzak 6, taldea osatu arte

IZEN-EMATE ORRIA