Udaleku orokorretako eta udazaintza zerbitzuko izen emateak bihar zabalduko dira

2026/04/14

Apirilaren 15etik 30era artean eman ahal izango da izena udaleku orokorretan eta udazaintza zerbitzuan. Jolasa, elkarbizitza eta euskara ardatz, aisialdian oinarritutako eremu hezitzaile bat eskaini nahi da udalekuen bitartez.

Beste urte batez, uda sasoirako haurrei zuzenduriko eskaintza zabala prestatu du Zumaiako Udalak. Horien artean dira HH3 eta LH6 bitarteko haurrei zuzendutako udaleku orokorrak eta udazaintza zerbitzua. Aipatu zerbitzu horietarako izen emateak apirilaren 15ean zabalduko dira, eta hil bukaerara bitarte eman ahal izango da izena. 

> Udalekuei buruzko informazio guztia (eskuorria)


Udazaintza zerbitzua: 2 urteko haurrentzat (HH2)

2 urteko haurrei zuzendutako zaintza zerbitzua da honakoa, jolasean eta adin horretako haurren beharretan oinarritutakoa. Goizez eskainiko da zerbitzua, 09:30etik 13:00era.

  • Izen ematea: apirilaren 15etik 30era, HEMEN.
  • Txandak: Bi txandatan antolatuko da zerbitzua. Lehenengo txanda ekainaren 30etik uztailaren 10era; bigarren txanda, uztailaren 13tik 24ra.

Udaleku irekiak: 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (HH3-LH6)

Zerbitzu honetan aisialdian oinarritutako eremu hezitzailea eskaintzen da, jolasa, elkarbizitza eta euskara ardatz hartuta. HH3 eta LH6 bitarteko haurrei zuzendutako jarduera da, eta goizez eskainiko da zerbitzua, 09:30etik 13:00era.

  • Izen ematea: apirilaren 15etik 30era, HEMEN.
  • Txandak: Bi txandatan antolatuko da zerbitzua. Lehenengo txanda ekainaren 30etik uztailaren 10era; bigarren txanda, uztailaren 13tik 24ra.