Udalekuak 2016

2016/04/12

Gaurtik aurrera izena eman liteke Zumaiako udaleku irekietan

2016ko uztailaren 4tik 29ra bitartean egingo diren udaleku irekietan izena emateko epea irekita dago. Hona hemen udalekuaren ezaugarriak:

 

Nori zuzendua:                 3-12 urte bitarteko haurrei. Hau da 2012an jaio zirenetik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. maila egin dutenak barne.

Lekua:                                  Sagarbide eraikina (Herri Eskola)

Egutegia:                             1. Txanda uztailaren 4tik 15era

                                             2. txanda; uztailaren 18tik 29ra (uztailak 25 jai)

 

Matrikula;                          Hilabetea: 84,60€

                                          Hamabostaldia: 48€

                                          Familia ugariak; 57€/32€

 

Diru-sarrera egiteko kontu zenbakia.    KUTXA 2090 5174 91 1061601620

 

Izena emateko epea: apirilaren 11tik 25era (ikastetxeetan, ludotekan edo eta udaletxean )

 

Beharrezkoa da izen emate orria behar bezala betetzea eta eskatzen diren agiri guztiak aurkeztea. Ordainketa egin eta horren agiria aurkeztu beharko da izen ematea egin ahal izateko.

 

Informazio gehiago:       Zumaiako Ludoteka 943143264 ludoteka@zumaia.eus

                                       Udaleko euskara eta hezkuntza saila: 943865025 euskara@zumaia.eus

 

Izena emateko orria