Udalekuetako bilerak, asteazkenean

2011/06/20

17:00etan gazteleraz egingo da bilera, eta 17:45ean euskaraz.

 

Datorren asteazkenean, hilak 22, udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoentzat bilerak egingo dira Aita Mari aretoan. 17:00etan gazteleraz egingo da bilera, eta 17:45ean, berriz, euskaraz.

Bileran, Ludotekako zuzendaritza taldea izango da azalpenak ematen. Bertan azalduko dituzte udalekuen nondik norakoak, eta taldeen osaketaren berri ere emango da. Udalekuak uztailaren 4an hasiko dira.