Udalekuetako koordinatzaile eta begiraleen behin betiko zerrendak, ikusgai

2026/04/24

Koordinatzaile eta begiraleen behin betiko zerrendak argitaratzearekin batera, merituen behin behineko puntuazioen berri eman du Udalak. Horiek erreklamatzeko epea apirilaren 25etik 29ra izango da zabalik, biak barne.

Udalekuetako koordinatzaile eta begiraleen hautaketa prozesuko behin betiko zerrendak argitaratu berri ditu Zumaiako Udalak. Horiek horrela, merituen puntuazioen behin behineko zerrendak ere ikusgai dira. Merituen erreklamazio epea bihar zabalduko da bi kasutan, apirilak 25, eta zabalik izango da apirilaren 29ra arte, biak barne.

KOORDINATZAILEAK:

>Behin betiko onartu eta baztertuen zerrendak
>Merituen behin behineko zerrenda

BEGIRALEAK:

>Behin betiko onartu eta baztertuen zerrendak
>Merituen behin behineko zerrenda

Udaleku irekien helburua da 3-12 bitarteko haurrentzat gozamen espazio ludikoa eskaini eta horiekin balioak lantzea, hala nola, euskararen sustapena, autonomia pertsonala, berdintasuna edota elkarbizitza.