Udalekuetan San Fermin Eguna ospatu dute gaur
Gaur goizean, uztailak 7, San Fermin Eguna izanik, Zumaiako udalekuetako haurrek entzierroak egin diztuzte. Goiztiarrenak LH 1 eta 6 artekoak izan dira; 10:30ean egin dute entzierroa Erribera kalean. HH 4-5ekoen ordua 11:15ean izan da, eta Puntanoetan egin dute entzierroa. Txikienek, HH2-3koek, berriz, 11:30ean Aita Mari Herri Eskolan egin dute lasterka zezenen aurretik.
Udalekuetako lehen txanda azken txanpan sartu da, dagoeneko. Ekainaren 30ean eman zitzaion hasiera, eta ostiralean izango da azken eguna. Lehen txandan, HH 2 eta 3ko 80 haur eta HH4tik LH6ra bitarteko 387 haur ari dira parte hartzen. Bigarren txanda datorren astelehenean, hilaren 13an, hasiko da eta uztailaren 24an emango zaio bukaera.
Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du lehen txandan HH2 eta 3ko haurrak Aita Mari Herri Eskolan izan badira ere, bigarren txandan Sagarbiden izango direla, beste haur guztiekin batera.
Bi txandetan, guztira, ia 500 haurrek hartuko dute parte udalekuetan.



