Udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira urriaren 12an eta 13an

2023/10/10

Udaleko lan egutegian jai-egunak dira urriaren 12a eta 13a. Horren ondorioz, udaletxea, kultur etxea eta gizarte zerbitzuen Brankako bulegoak itxita egongo dira. Kiroldegian ere ordutegi berezia ezarriko da bi egun horietan.

Udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira ostegunean eta ostiralean (hilaren 12an eta 13an), baita gizarte zerbitzuetako Brankako bulegoak ere (Eguneko Zentroa zabalik egongo da). Edonola ere, udalak zenbait zerbitzu eskainiko ditu: turismo bulegoa martxan egongo da, baita Udaltzaingoa ere.

Kiroldegian ordutegi berezia egongo da bi egun horietan: urriaren 12an (osteguna) 07:30etik 13:00era bitartean egongo da irekita; urriaren 13an (ostirala), berriz, 06:30etik 13:00era.