Udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira uztailaren 24an eta 25ean

2023/07/22

Udaleko lan egutegian jai-egunak dira uztailaren 24a eta 25a. Horren ondorioz, udaletxea, kultur etxea eta Branka eraikina itxita egongo dira.

Udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira astelehenean eta asteartean (hilaren 24an eta 25ean), baita gizarte zerbitzuetako Branka eraikina ere. Edonola ere, udalak zenbait zerbitzu eskainiko ditu: turismo bulegoa martxan egongo da udako ordutegiarekin, baita Udaltzaingoa ere.

Kiroldegian ordutegi berezia egongo da bi egun horietan: uztailaren 24an (astelehena) 06:30etik 13:00era egongo da irekia; uztailaren 25ean (asteartea), berriz, 07:30etik 13:00era.