Udaletxea zabalik egongo da Konstituzio eta Inmakuladaren zubian

2016/12/02

Datorren asteko zubi luzearen atarian eta Konstituzio zein Inmakuladaren jai egunen harira, Udalak jakinarazi du datorren astelehenen, asteazken eta ostiralean, hau da, hilaren 5ean, 7an eta 9an, udaletxea zabalik egongo dela zumaiarrentzat. Beraz, egun horietan udal zerbitzu guztiak normaltasunez eskainiko zaizkie herritarrei.