Udaltzain postuetarako hurrengo froga apirilaren 29an izango da

2009/04/30

Argitaratuta daude Zumaiako Udalaren webgune honetan udaltzainen hiru lanpostu aukeratzeko atzo (apirilak 23, osteguna) egin ziren azterketako emaitzak. Deialdien atalean, Lan Eskaintza Publikoaren barnean ikus daitezke emaitza guztiak.


Atzoko froga gainditu zutenek lehiaketako oinarrietan zehaztutako 3. eta 4. ariketak egin beharko dituzte orain. Epaimahaiak horrela erabakita, bi ariketak batera egingo dituzte azterketa berean. Azterketa apirilaren 29an izango da Zumaiako Herri Eskolan eta 9:00etan hasiko da.