Udaltzainen plazak betetzeko prozesuaren barruan, oposizio faseko puntuazio totalak ikusgai dira
Merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu eta lanpostuak aukeratzeko epea hilaren 29ra artean izango da zabalik.
Zumaiako Udalak udaltzainen postuak betetzeko hautaketa prozesua martxan du. Dagoeneko ikusgai dira oposizio faseko puntuazio totalak, eta horrekin batera, merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu eta lanpostuak aukeratzeko epea zabaldu du Udalak. Gaurtik uztailaren 29ra artean izango da zabalik.



