Udaltzaingoa Portuko geltokian egongo da ostegun honetatik aurrera

2020/01/15

Fielatoa eraberritzeko lanak egingo dituzte datozen lau hilabeteetan. Hori dela eta, bihartik aurrera eta obrak amaitu bitartean, Gernika parkean dagoen Portuko geltokian egongo da Udaltzaingoa.

Fielatoa eraberritzeko obrak hasiko dira datorren astean, Udaltzaingoaren harrera eta lan espazioa egokitu eta egungo beharrei erantzuteko. Obrek lau hilabeteko iraupena izango dute, eta tarte horretan, Udaltzaingoa Portuko geltokian egongo da (anbulatorioa izan zen eraikinean, Mendaro Marinela kaleko 6. zenbakian).

Udaltzaingoa

Mendaro Marinela kalea, 6

Telefonoa: 943 143232

E-posta: udaltzaingoa@zumaia.eus

Ordutegia: 7:00-21:00