Udan erromesen aterpea kudeatzeko proposamenak aurkezteko epea zabalik
Ekainaren 1etik irailaren 30a bitartean izango da San Jose Komentua zabalik erromesentzat. Aterpea kudeatzeko proposamenak jasotzeko epea zabaldu da, eta maiatzaren 20a (14:00ak arte) izango da proposamenak jasotzeko azken eguna.
Aurten ere, erromesentzako aterpetxea zabalduko da San Jose Komentuan. Oraingoan, epe aldia zabaldu nahi du Udalak eskaintzaren beharrei erantzun ahal izateko, eta ekainaren 1etik irailaren 30a bitartean egongo da zabalik.
Aterpetxeko kudeaketa aurrera eramateko interesa dutenek Turismo Bulegoan bertan aurkeztu beharko dituzte beraien proposamenak maiatzaren 20a bitartean (egun horretan 14:00ak arte jasoko dira eskaintzak). Proposamena posta bidez aurkeztu nahi dutenek, maiatzaren 19a izango dute azken eguna, eta Fax bidez jakinarazi beharko dute beren proposamena bidali dutela (Fax zenbakia: 943 86 15 31).
Gaurtik aurrera nahi dituenari turismo bulegoan beharrezko informazioa eta kontratua bete ahal izateko gutxieneko baldintzak zeintzuk diren jakinaraziko zaizkie.
Turismo bulegoko ordutegia:
10.00 – 14:00 / 16:00 – 19:00 (ITXTA: igande arratsaldeak eta astelehenak)
Harremanerako:
Zumaiako Turismo Bulegoa
943 14 33 96
turismoa@zumaia.eus



