Udan 'Martutene' irakurtzeko aitzakia paregabea
Uda ostean, irailaren 11n, izango du irakurle taldeak lehen saioa. Lehen zita horretan Ramon Saizarbitoriaren 'Martutene' liburua izango da hausnarketagai. Beraz, udako oporraldia aukera paregabea izan daiteke liburu hori irakurtzeko.
Irailean ekingo dio irakurle taldeak berriro biltzeari. Hala ere, etxeko lanak badituzte, dagoeneko, bertan parte hartu nahi dutenek. Izan ere, irailaren 11n, 18:30ean Forondan elkartuko da taldea, eta lehen saio horretan Ramon Saizarbitoriaren Martutene liburua izango dute aztergai. Liburu lodi xamarra da, eta uda garaia paregabea izan daiteke buruaz gozatzeko. Beraz, datorren ikasturtean irakurle taldean parte hartu nahi duen orok ,dagoeneko, badu etxeko lanik.
Bukatu den ikasturtean bezala, hurrengo ikasturtean ere Uxue Alberdik gidatuko du irakurle taldea. Hona hemen datorren ikasturtean irakule taldean landuko diren liburuen zerrenda:
-Martutene. Ramon Saizarbitoria
-La lutte finale. Joxean Agirre
-Emakume bat. Annie Ernaux
-Ezer gabe hobe. Itxaro Borda
-Autokarabana. Fermin Etxegoien
-Aulki-jokoa. Uxue Alberdi
-Ai ama! eta Bi marra arrosa. Arantxa Iturbe eta Jasone Osoro (amatasuna literaturan)
-Paradisua. Arrate Egaña
-Bere aitaren alaba. Anne Berest
-Bitsa eskuetan. Miren Agur Meabe



