UEMA Egunera joatera animatu nahi ditu herritarrak Udalak

2011/05/31

Ekainaren 4an, Bergaran (Gipuzkoa) ospatuko da aurtengo UEMA Eguna, eta Zumaiako Udalak herritarrak bertara joateko animatu nahi ditu.

 

Larunbatean, ekainak 4, ospatuko da aurtengo UEMA Eguna, Bergaran. Hori dela eta, Zumaiako Udalak egun horretan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak. Izan ere, Zumaia ere UEMAko kide da 2009. urtetik.

Aurtengo leloa, "gure hizkuntzak har dezan arnas" da, eta egun horretarako haur, gazte nahiz helduentzako ekintzen egitarau zabala prestatu dute. Jon Bollar UEMAko lehendakariak UEMA Egunaren aurkezpenean azaldu zuenez leloak aipatzen duen  “arnasgunea euskaldunok psikologiko eta fisikoki behar dugun toki bat da; hau da, euskaraz inolako trabarik gabe egiteko aukera ematen digun tokia”.

 

Egitaraua

10:30 Hitz gurutzatuen binakako lehiaketa, kanporaketak hastea. San Martin plazan.

Lumaren laguntzaz.

11:00 Umeentzako jokoak: puzgarriak... Ariznoa plazan.

12:30 Ekitaldi instituzionala, UEMAko lehendakariaren agurra, San Martin plazan.

12:30 Kantu-jirari ekitea, Euskal Kantuzaleen Elkartearen laguntzaz. San Martin plazatik.

13:00 Hitz gurutzatuen lehiaketa. Finala. San Martin plazan.

14:30 Herri-bazkaria, bazkalostean kantu-animazioa, Kantuzaleen elkarteko lagunekin. San

Martin plazan.

15:30 Umeentzako tailerrak, Ariznoa plazan.

16:30 Umeentzako jokoak: puzgarriak...

18:00 Dantzaldia, Erlaxi taldearekin.

23:00 Kontzertua, gaztetxean.

UEMAko kideak:

Gipuzkoan: Azpeitia, Beizama, Aizarnazabal, Zestoa, Zumaia, Arama, Altzaga, Itsasondo, Gaintza, Zaldibia, Ezkio-Itxaso, Orio, Usurbil, Oiartzun, Aduna, Irura, Anoeta, Elduain, Leaburu-Txarama, Beluntza, Orexa, Gaztelu, Alegia, Ikaztegieta, Amezketa, Baliarrain, Altzo, Orendain, Lizartza, Bergara, Antzuola, Mutriku, Deba eta Elgeta.
Araban: Aramaio.
Bizkaian: Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto, Berriatua, Atxondo, Mallabia, Izurtza, Otxandio, Artea, Gatika, Busturia, Ajangiz eta Muxika.
Nafarroan: Araitz, Arantza, Arbizu, Areso, Basaburua, Bera, Etxalar, Etxarri-Aranatz, Goizueta, Larraun, Leitza eta Urdiain.