Igandean gertatutako uholdeek herrian eragin dituzten kalteak direla eta, Zumaiako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera egin zuen, atzo. Foru Aldundiak Udalei kalteak jasan dituzten herritarrei eskaerak bideratzen laguntzeko deia egin zien. Horrela pauso hauek ematea gomendatzen zaie herritarrei:
- Lehenik eta behin, aseguru-etxeekin kontaktuan jarri. Kontuan izan epe laburra izaten dela horretarako, ohikoena, kaltea jasan eta zazpi eguneko epearen barruan. Aseguruaren polizak gertatutakoa kubrituko ez balu, Kontsortziora deitu edo zuzenean joan, hemen telefonoa: 943 43 37 60.
- Baliteke segururik ez izatea, hala bada, Kontsortziora zuzenean deitu.
- Argazki eta bideoak egitea garrantzitsua da gero seguruari parte emateko.
- Kaltetutako materialak (altzariak, etxetresna elektrikoa,...) ez bota, gorde.
- Hemendik aurrerako lanen (margoketa, izorratutako elementu berriak,...) fakturak jaso, ondoren aseguru-etxeari aurkezteko.
Zalantzak eta galderak zuzenean Udaleko bulegoetan planteatu. Telefonoa 943 86 50 25 da.