Ukrainako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzea izango da asteazken honetan
EUDELek egindako deialdia jarraituta, Zumaiako Udalak asteazken honetan (martxoak 9) 12:00etan udaletxe aurrean elkartzera deitzen ditu herritarrak.
Eudel Euskal Autonomia Erkidegoko udalen elkarteak Ukrainako herriarekin elkartasuna agertzeko elkarretaratzeak deitzeko eskaerari jarraiki, Zumaiako Udalak ere elkarretaratzea antolatu du asteazken honetarako. 12:00etan izango da, udaletxe aurrean. Zumaiako Udalak eta herritarrek Ukrainako herriari babesa eta elkartasuna adieraztea da asmoa.