Umeen txanda, Musika Jaialdian

2013/08/07

Gaur, abuztuak 7, umeentzat antolaturiko ipuin kontaketa musikala izango da 19:00etatik aurrera Aita Mari aretoan. Sarrerak, aurrez salgai dira turismo bulegoan. Bihar, 'La serva Padrona' operaren txanda izango da.

Azkenean! Durpin lapur haundia bere familiak mendeetan bilatu duen altxorra lortzear dago, Biolin Magikoa. Hala ere, Igor Ivanovich lapurrak ere sari hau nahi du eta ez du erraz amore emango…

 

Lapurretaren tokian historian zehar Durpindarrek instrumentu hau eskuratzeko bizitako abenturak ezagutuko ditugu. Bidai hontan biolinak historiako musika maisu haundienetan izandako eragina ikusiko dugu.

 

Sshhhhh… Entzun… Biolin hau magikoa da!

 

Aktoreak:  Aitor Fernandino, Tomas Ruti

 

Zuzendaritza: Aitor Fernandino