Umeentzat puzgarriak izango dira kiroldegian

2013/06/20

Bihar, ekainak 21, arratsaldeko 15:30etatik 18:30etara umeek jolasteko puzgarriak izango dira igerilekuan. Ikasturtean zehar kiroldegiko ikastaroetan ibili diren haurrek eta kiroldegian bazkide direnek doako sarrera izango dute. Besteek, sarrera ordaindu beharko dute. Egun hori, gainera, kiroldegia itxi aurreko eguna izango da, hau da, urtero gisa ekainaren 21etik uztailaren 1era bitartean itxita izango da kiroldegia, mantenu lanak egiteko.