Unai Elorriagak gidatuko du aurtengo literatura tailerra

2010/02/01

Guztira 12 orduko ikastaroa izango da eta otsailaren 27an hasiko da. Aurten, Aita Mari zinemaren gaineko lokaletan izango dira saioak, 10:30etik 13:30erako ordutegian.

 

Urtero bezala, aurten ere literatura tailerra antolatu du Euskara Zerbitzuak. Otsailaren 27an hasi eta martxoaren 27an bukatuko da.

Aita Mari zinemaren gaineko lokaletan (EPAkoetan) izango dira saioak,  larunbatetan (martxoaren 20an ez), goizeko 10:30etik eguerdiko 13:30era bitartean. Guztira 12 orduko tailerra izango da, eta Unai Elorriaga idazle ezaguna arituko da irakasle.

Izen-ematea

Matrikula egiteko 25 euro ordaindu beharko dira eta izen ematea otsailaren 1etik 12ra bitartean egin beharko da Euskara Zerbitzuan, 943865025 telefonora deituta (118 luzapena) edo euskara1@zumaiakoudala.net helbidera idatzita. Plaza-kopurua mugatua izango da (16 lagun gehienez).