Urkome sarietara aurkezteko epea zabalik da

2013/10/31

Urola Kostako Landa Garapenerako Urkome elkarteak Urkome sarien III. edizioa abian jarri du. Landa eremua indartzeko proiektu berritzaileak aurkezteko epea azaroaren 15ean itxiko da, eta Urkomek Azpeitiko Enparan Dorretxean duen egoitzan aurkeztu beharko dira lanak.

 

Urola kostan landa eremuan garatu beharko diren proiektu berri eta berritzaileei zuzenduriko saria da. Sariak 5 ataletan sailkaturik daude, eta atal bakoitzean 2.000€ banatuko dira. Baina beste sari bat ere izango da, bozka bidez aukeratutakoari emango zaiona. 

 

Honakoak dira sarituko diren atalak:

Nekazaritza jardueraren garapena

Landa eremuetako bizi kalitatearen hobekuntza

Aktibitate ekonomikoaren dibertsifikazioa

Landa eremuak betetzen dituen funtzioen zehaztapena eta errekonozimentua

Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkarteak amankomunean emango dutena

Azkenik, Seigarren sari bat ere aurrikusten da baina kasu honetan eskualdeko produktu lote bat izango du ordainsari.

 

Infomazio gehiagorako, klikatu hemen.