Urola itsasadarra garbituko dute larunbatean

2011/07/27

Olarru-Sub Ur Azpiko Jardueren Kirol Elkarteak urola ibaian itsas hondoaren garbiketa egingo dute uztailaren 30ean. Oinezkoentzako zubitik Narruondo auzorako tartea garbituko dute.

Datorren larunbatean, uztailak 30, Olarru-Sub Ur Azpiko Jardueren Kirol Elkarteak urola ibaian itsas hondoaren bigarren garbiketa egingo dute. Oinezkoentzako zubitik Narruondo auzorako tartea garbituko dute 16:00etatik 18:00etara. Eremu hori mugatu eta zaindu egingo dute garbiketak irauten duen bitartean eta edukiontzi bat jarriko da jasotzen diren hondakinentzat.