Urola itsasadarreko plan berezia osatzeko parte hartze prozesua abiatuko da
Hiru bilera egingo dira lehen fase honetan herritarrekin.
Urola itsasadarraren plan berezia herritarren parte hartze bidez osatu nahi du Zumaiako Udalak. Hala, urrian, herritarrekin eta eragileekin parte hartze prozesua jarriko da abian. Hasierako fase honetan, hiru bilera egingo dira: urriaren 9, 10ean, 19:00etan, Algorri interpretazio zentroan, eta urriaren 16an, Oikiko elkartean.
Bilera bakoitzean, gai edo eremu batek izango du garrantzia. Parte hartze dutenei aurrez izen emateko eskatzen zaie. Horretarako, inprimaki hau bete behar da, eta komunikazioa@zumaiakoudala.net helbidera bidali, edo udaletxeko sarreran utzi.
Urriaren 9, Santiago
Esparru honetan garatzen diren erabilera eta ekintzak berraztertu eta proposamen berriak egiteko aukera izango da.
· Erabilerak: motorreko nabigazioa, arrauna, piragua, surfa, bañua, oinez ibiltzea, memdi ibiliak, amarreak, itsasontzi ola, korrika egitea, arrantza, eta abar.
· Paisaiaren eta ingurumenaren hondareak babesteko eta hobetzeko proposamenak egin. Hondartzarako bideak, Santiago polígono ondoko partzela, saneamendua, eta abar.
Urriak 10, Bedua eta Artadia
Esparru horretan garatzen diren ekintzak eta erabilerak berraztertu, erabilera horiek ingurmenarekin bateragarri egiteko.
· Erabilerak: motorreko nabigazioa; arrauna, piragua, oinez ibiltzea, mendi ibiliak, amarreak. Arrantza, ehiza, baratzak, basoen erabilera, eta abar.
Paisaiaren eta ingurumenaren hondareak babesteko eta hobetzeko proposamenak egin.
· Gorostiagako betegarriaren inguruko tokia, Artadiko ontziaratzeko tokia, kanalaren erabileraren arautzea, ibilbideak, Beduako auzoaren erabilerei aukerak proposatzea.
Urriak 16, baratzeak (Oikia)
Korta Poligonorako sarreran dagoen zubitik gorako uretan dauden esparruak, Dornutegi-Oikiako ibarrak.
Esparru horretan garatzen diren ekintzak eta erabilerak berraztertu, erabilera horiek ingurmenarekin bateragarri egiteko.
· Erabilerak: nagusiki, nekazal eta baso erabilera.
Paisaiaren eta ingurumenaren hondareak babesteko eta hobetzeko proposamenak egin.
· Itsasadarraren basterretan dagoen landaretza, landaretza inbasorea, Mantzisidor Zentraleko kanalea…
Informazio gehiagorako, klikatu hemen.



