Urola Kosta Saretuz ekimenaren baitan publizitatean oinarritutako internet bidezko negozioen inguruko jardunaldia izango da

2014/04/02

Eskualdeko langabetu, lanean ari diren pertsona eta autonomoei zuzenduta dago. Saioa ostiralean, apirilak 4, 12:00etatik 13:00etara bitartean izango da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.

Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin, UROLA KOSTA SARETUZ izeneko ekimenaren ildotik, 3 jardunaldi egingo ditu eskualdeko enpresetako langileentzat eta eskualdeko ekintzaileentzat.

Lehenengo jardunaldia martxoaren 7an izan zen eta on-line salmentaren esparruan arrakasta eta bide interesgarria egin duten bi enpresek parte hartu zuten, beren esperientziaren berri emanez (Gluup.es eta Deskontu.com).

Bigarren jardunaldia datorren ostiralean izango da, apirilaren 4an.

 

Bigarren jardunaldia: publizitatean oinarritutako internet bidezko negozioak

"Urola Kostal Saretuz" proiektuko lehen ekitaldian Deskontu eta Gluup deskontu plataformek beren ibilbide eta negozio modeloak aurkeztu zizkiguten. Bi enpresa horen negozio modeloak salmentan oinarritzen direnez, erraz ulertzen da beraien diru sarrerak nondik datozen.

Ostiral honetako aurkezpenean, aldiz, negozio modelo ezberdin bat aztertuko dugu, izan ere publizitatean oinarritutako internet bidezko negozioen inguruko solasaldia egingo dugu. Horretarako, Zuzeu orainkari digitaleko arduraduna (Urko Uranga) eta Urola-Kosta Hitzako zuzendaria (Onintza Lete), izango ditugu gurean. Bi enpresa horiek urteak daramatzate edukiak sortzen sarerako eta publizitatearen bitartez errentagarria egiten beren enpresa.

Gonbidatuak: Zuzeu eta Urola-Kosta Hitza

Ordua: 12:00-13:00

Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

 

Eskualdeko langabetu,  lanean ari diren pertsona eta autonomoei zuzenduta dago.

 

Jardunaldian izena emateko:

 

Urola Kostako Udal Elkartea

Prestakuntza eta Enplegu Saila

943890808

 

enpresa@urolakosta.org