Urola Kosta Saretuz ekimeneko hirugarren jardunaldia egingo da

2014/05/13

Maiatzaren 16an izango da hirugarren saioa; oraingoan, dastatu.es eta baserritik.com proeiktuetako arduradunak izango dira beren zerbitzuak azaltzen.

Urola Kostako Udal Elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin, UROLA KOSTA SARETUZ izeneko ekimena bideratzen ari da. Orain arte, ekimen horren barruan, bi jardunaldi egin ditugu eta datorren ostiralean egingo dugu hirugarren eta azkena. Jardunaldi horiek eskualdeko enpresetako langileentzat eta eskualdeko ekintzaileentzat dira.

 

Jardunaldien helburua da internet bidezko salmenta eta produktuen esparruan ezagunak diren eta bide interesgarria egin duten proiektu eta enpresen esperientziak ezagutzea. Lehen bi jardunaldietan Gluup.es, Deskontu.com, Urola-Kostako Hitza eta ZuZeu enpresetako ordezkariak izango dira gurean.

 

Hirugarren jardunaldia, maiatzaren 16an

 

Hirugarren saioan Dastatu.es eta Baserritik.com proiektuen arduradunak izango dira gurekin, euskal produktuen e-commercearen inguruan hitz egiteko.


Urola Kostako eskualdea da Gipuzkoa mailan e-commerce gehien dituen eskualdea. Horren arrazoia da bertako ekoizleek beren produktu eta eskaintza internet bidez zabaltzeko eta saltzeko egin duten ahalegin eta apustua.

 

Bi gonbidatu horien esperientzia eta ibilbidea oso kontuan hartzekoa dela uste dugu eta uste dugu interesgarria izango dela beren produktuak Internet bidez saltzeko asmoa duten enpresa eta ekintzaileentzat. Nola lortu euskal produktuak sarean ongi kokatzea eta bistaratzea? Zer nolako behar eta premiak ditu euskal produktuen e-commerceak?  Galdera horiei eta beste hainbati buruz ariko gara.

 

Gonbidatuak: Dastatu.es eta Baserritik.com

Eguna eta ordua: maiatzaren 16a (ostirala), 12:00-13:00

Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

 

Informazioa jaso eta jardunaldian izena emateko:

 

Urola Kostako Udal Elkartea, Prestakuntza eta Enplegu Saila

943890808

enpresa@urolakosta.org