Urola Kosta Udal Elkartean jardunaldia enpresentzat ISO bertsio berrietara egokitzeko
Urriaren 16an egingo den jardunaldian, ISO 9001:2015 eta ISO 14001:2015 arau berrien inguruko informazio saioa egingo da, eta nola egokitu azalduko zaie eskualdeko enpresei.
Joan den irailaren 23an ISO 9001:2015 arauaren behin betiko bertsioa onartu zen, ISO 14001:2015 arauaren bertsioa, berriz, joan den irailaren 15ean.
ISO arauen behin betiko bertsioen onarpena dela eta, aurreko arauetan (ISO 9001:2008 eta ISO 14001:2004) oinarritutako ziurtagirien iraungitze data 2018ko irailaren 14a izango da. Hori kontuan hartu behar dute arau horietan oinarritutako kudeaketa sistemak ezarrita eta ziurtatuta dituzten enpresek.
Horri buruzko informazioa eta argibideak emateko jardunaldi bat antolatu dugu eskualdeko enpresentzat:
Eguna: Urriak 16
Ordua: 11:30-14:00
Lekua: Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea 6 Zarautz)
Jardunaldian ISO arauen bertsio berriek dakartzaten berrikuntza eta aldaketen berri emango dugu. Aldaketa horien helburua da kudeaketa sistemak sinplifikatzea. Aldaketa hauek nola ezarri azalduko dugu jardunaldian: arauen aldaketa garrantzitzuenak eta kudeaketa sistemak (kalitatekoa edo/eta ingurumenekoa) arauaren bertsio berrietara egokitzeko jarraibideak emango ditugu.
Eskualdeko enpresentzat %100 finantzatuta dago (%50 Europako Gizarte Funtsak-FSE finantzatua).
Informazioa eta izen-ematea: 943 890808 edo enpresa@urolakosta.org (Rakel)
Programa
11:30 Jardunaldiaren aurkezpena.
Jesus Arana - Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariordea
11:35 ISO 9001 ETA ISO 14001 ARAUEN ALDAKETA GARRANTZITSUENAK (2015 BERTSIOA)
Alexander Barañano, ATTEST
- Aldaketen arrazoiak eta dagoeneko ziurtatuta dauden sistemen trantsiziorako egutegia.
- ISO 9001 eta ISO 14001 arauen 2015 bertsio berriak: kontzeptuak eta eskakizunak
- Orain arteko bertsioekiko ezberdintasunak: interesdunen identifikazioa, barne eta kanpo testuingurua, arriskuen kudeaketa, aldaketen kudeaketa planifikatua, lidergoa, bizitza-zikloaren analisia...
- Prozesu berrien eskema, garatu beharreko atalak... Praktikan nola eman erantzuna, adibideak kasu bakoitzeko.
Jardunaldiaren inguruko informazio gehiago.



