Urola Kostako Adin Nagusikoen Batzar Orokorra asteartean, Jubilatuen egoitzan

2009/11/27

Joan den asteazkenean eskualdeko alkate eta zinegotziekin batzartu ziren, eta kontseiluaren zenbait berrikuntza aipatu zituzten. Horien artean, Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia elkartea sartuko direla.

 

Datorren abenduaren 1ean (asteartea), Urola Kostako Adin Nagusikoen Kontseiluak Batzar Orokorra egingo du. 10:00etan hasiko da batzarra eta Zumaiako Jubilatuen Egoitzan izango da.

Kontseiluko kideek zenbait berrikuntzaren berri eman zuten joan den asteazkenean Zumaiako Gizarte Zerbitzuen Branka egoitzan egin zuten batzarrean. Batetik, Urola Kostako hiru herri gehituko zaizkio elkarteari, Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia eta orain arte kontseiluko kide diren herrietan egindako lanak egingo dituzte herri horietan ere: barrera arkitektoniekin azterketa, edota Foru Aldundiak eskaintzen dituen diru-laguntzen inguruko hitzaldi informatiboak, besteak beste.

Horrekin batera, bailara guztiko adin nagusiko pertsonen egoera aztertzeko ikerketa abiatzear direla azaldu zuten eta osatzear den kontseilu berriaren inguruko aipamena ere egin zuten. Kontseilu berri horrek Urola Kosta bailara guztiko pertsona nagusiak ordezkatuko ditu. Asteazkeneko batzarrean, eskualdeko herrietako alkate eta zinegotziek parte hartu zuten, tartean zen Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalaga.