Urola Kostako lan-poltsak urtebete egin du

2015/02/12

1.476 pertsona daude izena emanda, 2014an 54 kontratu bideratu dira. Une honetan 8 lan eskaintza dira indarrean.

Urola kostako Udal Elkarteak duela urtebete lan-poltsa jarri zuen martxan internetez.Urtebeteko ibilbidea baliatu nahi dugu balorazio hau egin eta ezagutzera emateko.

 

Gaurko datuak

Lan Poltsak urtebete egin du. Une honetan 1.476 pertsona daude izena emanda eta horietatik 1.168 eskualdekoak dira (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiakoak). Lan-poltsan ikasketa eta lan esperientzia aldetik askotariko perfilak daude.

Urtebete honetan, lan-poltsaren bidez 54 lan-kontratu egin dira.

 

Une honetan 8 lan-eskaintza kudeatzen ari dira zuzenean: zentro eta pertsonen kudeatzailea; Harreragilea; Garbitzailea; Hoteleko gela garbitzaile burua; Fanuc tornularia; Tornularia CNC programazioarekin; Sukaldaria; eta zerbitzaria.

 

Lan bila dabilen pertsonak

Lan bila dabilen pertsonak izena eman behar du eta bere datuak sartu behar ditu aplikazioan. Aplikazioa interneten dago eta, beraz, nahi denean erabil daiteke.

Alta emateko erabiltzaile eta pasahitza sortu behar dira, webgunean bertan. Nahi denean sartu eta datuak eguneratu daitezke, curriculuma eguneratuta edukitzeko.

Lan-eskaintzen informazioa webgunean ikus daiteke eta baita ere Facebook eta Linkedin sare sozialetan, eta jarraipena webgunean bertan egin daiteke.

 

Enpresak, lan-eskaintzak

Lan-eskaintzak webgunearen bidez egin ditzake enpresa batek. Lan-eskaintzaren mezua iritsi bezain laster, Udal Elkartea enpresarekin harremanetan jarriko da, xehetasunak zehazteko eta lan-eskaintza webgunean argitaratzeko.

 

Prozedura

Lan-eskaintza bat iritsitakoan, lan-poltsan izena eman dutenen artetik enpresak eskatutako ezaugarriak betetzen dituzten hautagaien zerrenda egiten da. Ondoren, pertsona horiei mezu elektronikoa iritsiko zaie edo telefonoz deitu, enpresari beren curriculuma bidaltzea nahi duten edo ez galdetzeko. Baiezkoarekin enpresari hautagai horren datuak bidaliko zaizkio.

 

Argibideak eta informazioa

Urola Kostako Udal Elkartea

Urola Kosta Udal Elkarteko Lan Poltsa

943890808

lanpoltsa@urolakosta.org