Urola Kosta Udal Elkarteak 10 pertsona kontratatuko ditu Enplegua Sustatzeko 2015eko Planaren baitan

2015/09/23

Urola Kostako Udal Elkarteak 10 pertsona kontratatuko ditu enplegua sustatzeko 2015eko tokiko ekintzen programaren bidez.

Enplegua sustatzeko deialdi honen xedea da laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzea aldi baterako lan-esperientzien bidez, pertsona horien kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak eta motibazioa handitzeko.

Urola Kostako Udal Elkarteak enplegua sustatzeko kontratazio horiek egiteko diru-laguntza eskuratu du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskutik. Programa honetarako 168.738,49 euroko aurrekontu publikoa erabiliko da (horietatik 125.000,00 euro Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatuko ditu eta gainerako 43.738,49 euro Urola Kostako Udal Elkarteak).

Lan-eskaintzak beteko ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2015-03-25eko Ebazpenak finkatutako baldintza guztiak (ikus EHAA, 2015-03-31). Zehatzago esateko, lan-eskaintzaren bidez egingo diren kontratazioek baldintza hauek beteko dituzte:

  • Kontratatutako pertsonen %30 izango dira diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzaile titularrak (RGI/DBE).
  • Kontratatutako pertsonen %40 izango dira emakumeak.
  • Kontratatutako pertsonen %15 izango dira 55 urtetik gorako pertsonak.

Lan-eskaintza: iraupena eta lanaldia

Kontratuak 6 hilabetekoak eta lanaldi osokoak izango dira (luzapenik gabe) eta hasiko dira azaroan.

Lanpostuak: guztira 10 lanpostu beteko dira

Mantentze-lanetako enkargatu 1 eta 6 peoi (lorezaintza, pintura eta igeltsaritza)

3 teknikari: ingurumeneko teknikari 1 eta enpresa arloko 2 teknikari

Parte hartzeko baldintzak

Parte hartzeko baldintzak eta hautaketa prozesuan baloratuko diran alderdiak oinarrietan daude zehaztuta. Ezinbestekoa da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa inskribatuta egotea eta eskualdean (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaian) erroldatuta egotea.

Eskabideak non eta noiz

Eskabideak aurkezteko azken eguna urriaren 2a da. Eskabideak (eta eskatzen diren gainerako dokumentuak) aurkeztu behar dira Udal Elkartearen egoitza nagusian (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).

Informazioa eta oinarriak

Oinarriak eta eskabidea egiteko eredua Udal Elkartearen webgunean daude eskura:

Mantentze-lanetako enkargatu 1 eta 6 peoi (lorezaintza, pintura eta igeltsaritza)

3 teknikari: ingurumeneko teknikari 1 eta enpresa arloko 2 teknikari