Urola Kostako Udal Elkarteak 2018ko diru-laguntza deialdia egin du ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza-egitasmoak sustatzeko

2018/03/20

Diruz lagunduko dira 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra burututako jarduerak. 305.000,00 euro emango dira diru-laguntzatan.

Urola Kostako Udal Elkarteak 2018ko diru-laguntza deialdia onartu du, ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza-egitasmoak sustatzeko.

Zuzendaritza Batzordeak oinarriak 2018ko martxoaren 15eko bilkuran onartu zituen eta laster emango dira argitara Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Gia horretako diru-laguntza deialdia 2017an egin zuen lehenengoz Udal Elkarteak eta aurtengoa ildo beretik dator, egokitzapen batzuk eginda.

Lau diru-laguntza lerro

Hona hemen deialdiaren lau diru-laguntza lerroen ezaugarriak, laburbilduta:

  1. Jarduera ekonomikoak sortzeko diru-laguntzak (70.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): enpresak sortzeko diru-laguntzak dira. Diru-laguntzaren oinarria 1.000,00 eurokoa izango da. Kopuru hori handitu egingo da, sustatzailearen eta jardueraren proiektuaren ezaugarrien arabera.
  2. Enpleguaren sustapena (115.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): langabeak kontratatzeko diru-laguntzak dira. Bi programa ditu diru-laguntza lerro honek: Prestakuntza Bonoaren programa eta Kontratazioa+Jarraipena programa. Kontratuak 6 hilabetekoa izan behar du gutxienez (lanaldi erdikoa edo lanaldi osokoa). Kontratau mugagabeek diru-laguntza handiagoa jasoko dute.Diru-laguntza izango da 3.000,00 eurokoa eta kontratua mugagabea baldin bada 7.500,00 eurokoa.
  3. Inbertsioetarako diru-laguntzak (90.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango dira enpresaren jarduerarekin zerikusia duten inbertsioetarako. Inbertsioak 2018an egina eta gutxienez 3.000,00 eurokoa izan behar du. Diru-laguntzaren kopurua izango da, gehienez ere, inbertsioaren %30,  betiere, gehienez, 2.000,00 euro.
  4. Lankidetza egitasmoak garatzeko diru-laguntzak (30.000,00 euro gorde dira lerro honetarako): Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango dira eskualdeko hezkuntza zentroek eta enpresek lankidetzan garatutako proiektuetarako. Diru-laguntzaren zenbatekoa izango da, gehienez ere, onartutako proiektuaren %40 eta, gehienez ere, 3.000,00 eurokoa. Bazkide/partaide guztiak eskualdekoak baldin badira, diru-laguntzaren zenbatekoa izango da, gehienez ere, onartutako proiektuaren %80 eta, gehienez ere, 7.000,00 eurokoa.

2017ko deialdiaren datuak

2017ko diru-laguntza deialdian guztira 132 eskabide aurkeztu dira eta horietatik 111 eskabidek diru-laguntza jaso dute. Orotara, 205.620,97€ eman dira diru-laguntzatan, honela banatuta: enpresa berriak sortzeko 46 diru-laguntza eman dira (56.700,00€), langabeak kontratatzeko 2 diru-laguntza (15.000,00€), inbertsioetarako 58 diru-laguntza (104.160,08€) eta lankidetza egitasmoak garatzeko 5 diru-laguntza (29.760,89€).Bi berrikuntza nagusi dakartza aurtengo deialdi honek:

Bete behar diren baldintzak

Bete behar diren baldintzak, prozedura, eskabideak baloratzeko irizpideak eta gainerako xehetasunak oinarrietan daude zehaztuta.

Oinarriak

Oinarriak eta eskabideak egiteko ereduak eskura dituzu hemen