Urola Kostako Udal Elkarteak bi jardunaldi antolatu ditu
Urola Kostako Udal Elkarteak prestakuntzako bi jardunaldi egingo ditu eskualdeko enpresentzat, bat apirilaren 25ean eta bigarrena apirilaren 26an
1. Kudeaketa komertzialerako eta merkatuen prospekziorako erremintak.
Noiz: 2012/04/25 (12:00-14:30)
Gaia: Enpresak sentsibilizatu kudeaketa egoki eta plangintza zuzen baten onuren inguruan.
Merkatuen prospekziorako erreminten aurkezpena.
2. Berankortasun ekiditeko teknika desberdinen aurkezpena eta ez-ordainketen kudeaketa.
Noiz: 2012/04/26 (12:00-14:30)
Gaia: Enpresak sentsibilizatu arrisku komertzialen kudeaketa egoki baten onuren inguruan.
Ez-ordainketak kudeatzeko erreminten aurkezpena.
Emailea: hitzaldi eta azalpenak emango ditu Garena Asesoramiento y Formación aholkularitza-etxeak.
Non: jardunaldiak Urola Kosta Udal Elkarteko egoitzan izango dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
Hartzaileak: Urola Kostako enpresak.
Hizkuntza: saioak gaztelanaiz eskainiko dira. Dena dela, partehartzaileren batek euskaraz parte hartzen badu euskaraz erantzungo zaio.
Doakoa: saioetan parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aldez aurretik izena eman behar da.
Finantzaketa: jardunaldi hauek POPV 2007-2013 Valora programaren barruan daude eta Europako Gizarte Fondoak %50 finantzatzen ditu.
Informazioa eta izen-ematea:
Jardunaldira etortzeko interesik baduzu, bidali iezaguzu mezu elektroniko bat, zure izen-abizenak eta lan egiten duzun enpresaren izena adieraziz.
943 89 08 08
enpresa@urolakosta.org



