Urola Kostako Udal Elkarteak langabeentzako soldadura ikastaroa eskainiko du Zumaian
Urrriaren 4an hasi eta abenduaren 13ra bitartean iraungo du ikastaroak.
Urola Kostako Udal Elkarteak soldadurako oinarrizko ezagupenak eskuratu nahi dituzten langabeentzako ikastaroa eskainiko du urria eta abendua artean. Eraikuntza arinen soldadura irakatsiko da, soldadura semiautomatikoa, lan arriskuen prebentzioa eta enplegu orientazioa.
Urriaren 4tik abenduaren 13ra bitartean izango da ikastaroa, eta 9:00etatik 14:00etara egingo dira saioak. Guztira, 225 klase ordu izango dituzte ikasleek. Informazio gehiago eskuratu edo izen-emateetarako interesatuek Zumaiako Soldadura Zentrora jo dezakete (943 862576). Bestela, Zarauzko Inem-en Bulegoan (943130360), edota Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (943890808) eskuratu daiteke informazio gehiago.



