Urola Kostako Udal Elkarteak UROLA KOSTAN EKIN enpresa ideien lehiaketaren VII. edizioa antolatu du

2014/03/17

Garapen soziekonomikoa sustatzeko helburuarekin antolatu ohi da ideia lehiaketa hau

Urola Kostako Udal Elkartearen helburu nagusia eskualdeko bost udalerrietan garapen sozioekonomikoa sustatzea da. Urola Kostako Udal Elkarteak PO FSE 2007-2013 VALORA programa abian jarri zuen 2007. urtean, enpresa espiritua sustatu eta langile, enpresa eta enpresarien egokitze gaitasuna hobetzeko helburuarekin. Programa honen baitan hainbat ekimen jarri nahi dira abian.

 

Hori horrela izanik, Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapeneko Zerbitzuak enpresa berriak sortzeko lanean dihardu. Horretarako, aholkularitza eta laguntza zerbitzua eskaintzen du: informazioa, bideragarritasun planak, finantzaketa pribilegiatua, diru-laguntzen kudeaketa, prestakuntza...

 

Oraingoan, Urola Kostako Udal Elkarteak enpresak sortzea sustatzeko, “UROLA KOSTAN EKIN” enpresa-ideien lehiaketaren zazpigarren edizioa jarri du abian. Lehiaketa osatzen dute, batetik, ohorezko aipamenaren sariak eta, bestetik, lehiaketako hiru atalek. “UROLA KOSTAN EKIN” lehiaketak honako helburu hauek ditu:

- Urola Kostako eskualdeko enpresetan berrikuntza eta sormena bultzatzea eta eskualdeko herritar nahiz enpresen enpresa ekimenei laguntza ematea.

- Eskualdeko enpresari eta enpresa berrien ahalegina baloratzea, enplegua sortzeko oinarrietako bat direlako.

- Gizartean ekintzailetasuna sustatzea eta hezkuntzan gazte-gaztetatik ekintzailetasuna lantzea saritzea.

- Enpresa ideia onenak saritzea.

Zazpigarren edizio honetan ere barneko ekintzailetasuna sustatu eta saritzen jarraitu nahi da. Barneko ekintzailetasuna enpresaren barrutik negozio berriak sortzean datza. Horrek, enpresari bizirauteko eta lanpostu berriak sortzeko aukera ematen dio. Enpresan bertan egitasmo berriak lantzea enpresaren jarduera dibertsifikatzeko bide bat da eta horrek, krisiak jotako garaiotan, inoiz baino garrantzia handiagoa du. Horrenbestez, atal berri honekin enpresak bere barrutik sortutako negozio lerro edo egitasmo berriak saritu eta ahalegin hori aitortu nahi dugu.

Bestetik, edizio honetan ohorezko aipamenaren sariarekin jarraituko dugu. Sari horren helburua da eskualdearen garapen sozioekonomikoaren alde lan egin duten pertsona, enpresa edo erakundeen lana aitortzea eta saritzea.

Hortaz, zazpigarren edizio honek batetik, ohorezko aipamenaren saria emango du eta, bestetik, lehiaketako 3 ataletakoak, honako oinarri hauen argitara.

1. OHOREZKO AIPAMENAREN SARIA

Urola Kostako Udal Elkartearen proposamenaren haritik, ohorezko aipamena egin ahal izango zaie:

- Eskualdean edo nazioartean ospea duen pertsona, enpresa edo erakundeari, bere jarduera eskualdean ezarrita baldin badu, betiere, Udal Elkartea osatzen duen udalen bat edo batzuk ezagutzera eman baditu; edota bere jarduera esparruan gure eskualdeko herritar zein enpresen interesen alde egin badu, zuzenean nahiz zeharka.

- Bere enpresaren ibilbidea dela eta, eskualdearen gizarte eta ekonomia garapenari lagundu dion pertsona, enpresa edo erakundeari.

- Berrikuntzaren arloan (produktuan, zerbitzuetan, antolamenduan, kudeaketan, prozesuetan...) lan egin duen (edo ari den) pertsona, enpresa edo erakundeari.

- Aipamen hori egingo da Epaimahaiaren proposamena oinarritzat hartuta.

2. LEHIAKETAKO ATALAK

Lehiaketaren helburua da enpresa egitasmo eta ideia berritzaile eta originalenak saritzea. Hiru atal ditu lehiaketak:

A atala: eskualdeko ikastetxeetako ikasleek landutako enpresa ideiak.

B atala: sortu berriak diren eskualdeko enpresen enpresa-egitasmoak, 2013ko urtarrilaren 1az geroztik eratuak edo eratzear daudenak.

C atala: eskualdeko enpresen egitasmo berriak (barneko ekintzailetasuna). Atal bakoitzaren oinarri zehatzak aurrerago datoz.

3. EGITASMOAK AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA

Egitasmoak eta atal bakoitzean eskatzen den dokumentazioa aurkeztu behar da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Egitasmoak aurkezteko epea amaituko da 2014ko maiatzaren 5ean, 15:00etan.

4. EPAIMAHAIA

Honako hauek dira Epaimahaiko kideak:

- Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria.

- Udal Elkarteko Prestakuntza eta Enplegu Saileko arduraduna.

- Udal Elkarteko Enpresa Sustapeneko teknikariak.

- Udal Elkarteko idazkaria.

Epaimahaiak sari bat, batzuk edo guztiak eman gabe uztea erabaki ahal izango du, aurkeztutako egitasmoek oinarriak betetzen ez badituzte edo behar besteko mailarik ez baldin badute. Halaber, Epaimahaiak B eta C atalak batzea erabaki ahal izango ondorengo kasuetan: 2  ataletara aurkeztutako egitasmoen kopurua behar bestekoa ez bada; edo-eta bi ataletako batean edo bietan aurkeztutako egitasmoen maila nahikoa ez bada. Epaimahaiak du oinarri hauek interpretatzen sortzen diren zalantzak argitzeko eta oinarrietan finkatu gabeko alderdiak zehazteko eskumena.

5. SARI-BANAKETA

Sariak banatzeko ekitaldia 2014ko maiatzaren amaieran izango da, Urola Kostako Udal Elkarteko egoitza nagusiko ekitaldi-aretoan.

6. EGITASMOEN JABETZA

- Enpresa-ideiaren jabetza sustatzailearena da.

- Udal Elkarteak egitasmoen inguruko datu zehatzak ez ditu jakitera emango, eta konfidentzialtasun osoz zainduko ditu.

- Nolanahi ere den, Udal Elkarteak lehiaketara aurkezten diren sustatzaileen izenak eta enpresa-ideien deskribapenak erabili ahal izango ditu enpresak sustatzeko ekimenetan (iragarpen eta publizitate jardueretan), beti ere, enpresa martxan jarri ondoren eta sustatzailearen baimenarekin. Partehartzaileek aurkeztutako egitasmoa jaso ahal izango dute sariak banatu eta ondorengo bi hilabeteen barruan, Urola Kostako Udal Elkartean bertan, saridunek izan ezik, egitasmo sarituak Udal Elkartearen eskuetan geratuko baitira. Epe hori igaro ondoren, Udal Elkarteak egitasmoak desegiteko erabakia hartu ahal izango du.

7. DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 5. artikuluak xedatzen duena betetzeko, aditzera ematen dizugu lehiaketa honetan parte hartzen duten pertsonek ematen dizkiguten datu pertsonalak Urola Kostako Udal Elkartearen jabetzakoa den eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan inskribatuta dagoen fitxategi batean txertatuko ditugula. Fitxategi horren izena da autoenplegua eta enpresa sustapena eta bere helburua da autoenplegua sustatzea eta enpresak sortzeko laguntza ematea. Halaber, aditzera ematen dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzula Urola Kostako Udal Elkartean (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).

8. ARGIBIDEAK

Argibideak nahi izanez gero, jarri harremanetan Udal Elkarteko Enpresa Sustapeneko Zerbitzuarekin: Urdaneta bidea 6, Zarautz; Tel. 943890808; enpresasustapena@urolakosta.org

9. OINARRIAK ONARTZEA

Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarriak oso-osorik eta baldintzarik gabe onartzea.

10. BABESLE ETA LAGUNTZAILEAK

Ideien lehiaketa hau Urola Kostako Udal Elkarteak antolatu eta bideratzen du, Valora 2007-

2013 programa operatiboaren baitan, eta Europako Gizarte Fondoarekin batera finantzatzen

du. Horrez gain, Udal Elkarteak honako erakunde hauen laguntza eta babesa jaso du:

- Eusko Jaurlaritza; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa Saila

- Nafarroako Rural Kutxa

LEHIAKETAKO ATALAK

A ATALA: ESKUALDEKO IKASTETXEETAKO IKASLEEK LANDUTAKO ENPRESA-EGITASMOAK PARTEHARTZAILEAK

- Gutxienez 16 urte izanik eta eskualdeko ikastetxeren batean matrikulatuta egonik honako ikasketaren bat egiten ari direnak: Batxilergoa, Erdi mailako Hezkuntza Zikloa edo Goi mailako Hezkuntza Zikloa.

BALORAZIO-IRIZPIDEAK

Egitasmoak irizpide hauen arabera baloratuko dira:

- Egitasmoaren garapen eta sendotasun maila.

- Egitasmoa eskualdearen (edo eskualdeko udalerriren baten) ezaugarriekin zer nola bat etortzen den. Egitasmoa garatzeko modukoa izatea.

- Bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa.

- Egitasmoaren izaera sortzaile eta berritzailea.

- Nazioartekotzean oinarritutako kudeaketa ereduak, prozesu bidezko kudeaketa, kalitatea, iraunkortasun irizpideak... kontuan hartzea, betiere horien bidez lortzen bada:

o Udalerrietako/eskualdeko enpresen sare ekonomikoa dinamizatzea.

o Teknologia berriak erabiltzea enpresa kudeatzeko edo enpresa egitasmoan.

o Lanaren balioak eta kultura.

o Hizkuntzen kudeaketa (euskara, gaztelania edo beste batzuk) enpresaren jardueran.

SARIAK

1. Saria: Tablet bat talde irabazleko kide bakoitzarentzat, eta garaikurra eta diploma taldearentzat.

2. Saria: Hezkuntzari aplikatutako kultura eta teknologia berrietan eskualdeko komertzioetan gastatzeko 150€ko bonoa taldeko kide bakoitzarentzat, eta garaikurra eta diploma taldearentzat (Epaimahaiaren esku geratuko da “kultura eta teknologia berriak” atalean zer sartzen den erabakitzea).

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

Parte hartzeko ondoko agiriak aurkeztu behar dira:

- Eskabidea, I. Eranskineko ereduaren arabera.

- Enpresa-ideia aurkezteko txostena (II. eranskinean eredu bat dator, adibide gisa).

- Parte-hartzaileen NAren edo atzerritarraren identifikazio-zenbakiaren (atzerritarra baldin bada) fotokopia.

- Parte-hartzailea eskualdeko ikastetxeren bateko ikaslea dela egiaztatzeko agiria (matrikula edo ziurtagiria).

- Zinpeko adierazpena, III. eranskinaren arabera egina

 

B ATALA: ENPRESA-EGITASMOAK, 2013KO URTARRILAREN 1AZ GEROZTIK SORTUTAKO

ENPRESAK EDO ERATZEAR DAUDENAK NORK HAR DEZAKE PARTE?

Eratutako enpresak: 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera eratuta egon behar du. Kasu horretan honako baldintzak bete behar dira (A edo B):

- Enpresa eskualdean kokatuta egotea (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia).

- Enpresa eskualdean ez badago ere, sustatzailea eskualdeko aipatutako 5 udalerrietakoren batean erroldatuta egotea (gutxienez, azken 6 hilabeteak) eta, gainera, bideragarritasun-plana (BP) Urola Kostako Udal Elkartearekin egina izatea. Enpresa-ideiak: bideragarritasun-plana egina duten enpresa-ideiak izan behar dute (eratzear daudenak). Kasu horretan honako baldintzak bete behar dira (A edo B):

- Enpresa eskualdean kokatzeko asmoa izatea (horrela agertu eta aurreikusi behar du bideragarritasun-planak).

- Enpresa eskualdean ez bada kokatuko ere, sustatzailea eskualdeko aipatutako 5 udalerrietakoren batean erroldatuta egotea (gutxienez, azken 6 hilabeteak) eta, gainera, bideragarritasun-plana (BP) Urola Kostako UdalElkartearekin egina izatea. Aurreko edizioetako sustatzaileek parte har dezakete, baina ezin dute aurreko edizioetan aurkeztutako enpresa-ideiarik bere horretan aurkeztu. Epaimahaiak onartu ahal izango ditu aurreko edizioetako enpresa-ideietan aurkeztutako produktu eta zerbitzuak abiapuntu gisa hartzen dituzten enpresa-ideia berriak, produktu eta zerbitzu eratorrietan berrikuntza nabarmen eta esanguratsuak baldin badaude. Urola Kostako Udal Elkarteko langileek ezingo dute parte hartu.

BALORAZIO-IRIZPIDEAK

Egitasmoak irizpide hauen arabera baloratuko dira:

- Egitasmoaren garapen eta sendotasun maila.

- Eratutako (edo eratzear dagoen) enpresa Urola Kostako Udal Elkarteko udalerriren batean kokatuta egotea.

- Egitasmoaren bideragarritasuna.

- Egitasmoaren izaera sortzaile eta berritzailea.

- Nazioartekotzean oinarritutako kudeaketa ereduak, prozesu bidezko kudeaketa, kalitatea, iraunkortasun irizpideak..., betiere horien bidez lortzen bada:

o Udalerrietako/eskualdeko enpresen sare ekonomikoa dinamizatzea.

o Teknologia berriak erabiltzea enpresa kudeatzeko edo enpresa egitasmoan.

o Lanaren balioak eta kultura.

o Hizkuntzen kudeaketa (euskara, gaztelania edo beste batzuk) enpresaren jardueran

o Prestakuntza profesionala (bereziki balioetsiko dira enpresa, agentzia eta prestakuntza zentroek elkarlanean garatutako egitasmoak).

SARIAK

1. saria: 2.000 euro, garaikurra eta diploma

2. saria: 1.500 euro, garaikurra eta diploma

3. saria: 1.000 euro, garaikurra eta diploma

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

Parte hartzeko ondoko agiriak aurkeztu behar dira:

- Eskabidea, I. Eranskineko ereduaren arabera.

- Enpresa-ideia aurkezteko txostena (II. eranskinean eredu bat dator, adibide gisa).

- Eskatzailearen NAren edo atzerritarraren identifikazio-zenbakiaren (atzerritarra baldin bada) fotokopia.

- Enpresa edo enpresa-egitasmoa eskualdean kokatuta ez badago, sustatzaile(ar)en errolda ziurtagiria.

- Eratutako enpresen kasuan, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela ziurtatzen duen agiria.

- Zinpeko adierazpena, III. eranskinaren arabera egina

 

C ATALA: ESKUALDEKO ENPRESEN EGITASMO BERRIAK (BARNEKO EKINTZAILETASUNA) NORK HAR DEZAKE PARTE?

Parte har dezakete egitasmo berriak landu dituzten eskualdeko enpresek. Egitasmo berria definizio nahiz garapen fasean egon daiteke, edo ezarrita. Aurreko edizioetan parte hartu duten enpresek parte har dezakete, baina ezin dute aurreko edizioetan aurkeztutako enpresa-ideiarik bere horretan aurkeztu. Epaimahaiak onartu ahal izango ditu aurreko edizioetako enpresa-ideietan aurkeztutako produktu eta zerbitzuak abiapuntu gisa hartzen dituzten enpresa-ideia berriak, produktu eta zerbitzu eratorrietan berrikuntza nabarmen eta esanguratsuak baldin badaude.

BALORAZIO-IRIZPIDEAK

Egitasmoak irizpide hauen arabera baloratuko dira:

- Egitasmoaren garapen eta sendotasun maila.

- Eratutako (edo eratzear dagoen) enpresa Urola Kostako Udal Elkarteko udalerriren batean kokatuta egotea.

- Egitasmoaren bideragarritasuna.

- Egitasmoaren izaera sortzaile eta berritzailea.

- Nazioartekotzean oinarritutako kudeaketa ereduak, prozesu bidezko kudeaketa, kalitatea, iraunkortasun irizpideak..., betiere horien bidez lortzen bada:

o Udalerrietako/eskualdeko enpresen sare ekonomikoa dinamizatzea.

o Teknologia berriak erabiltzea enpresa kudeatzeko edo enpresa egitasmoan.

o Lanaren balioak eta kultura.

o Hizkuntzen kudeaketa (euskara, gaztelania edo beste batzuk) jardueran.

o Prestakuntza profesionala (bereziki balioetsiko dira enpresa, agentzia eta prestakuntza zentroek elkarlanean garatutako egitasmoak).

SARIAK

1. saria: 2.000 euro, garaikurra eta diploma

2. saria: 1.500 euro, garaikurra eta diploma

3. saria: 1.000 euro, garaikurra eta diploma

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

Parte hartzeko ondoko agiriak aurkeztu behar dira:

- Eskabidea, I. Eranskineko ereduaren arabera.

- Enpresa-ideia aurkezteko txostena (II. eranskinean eredu bat dator, adibide gisa).

- Eskatzailearen NAren edo atzerritarraren identifikazio-zenbakiaren fotokopia.

- Enpresa edo enpresa-egitasmoa eskualdean kokatuta ez badago, sustatzaile(ar)en errolda ziurtagiria. Eratutako enpresen kasuan, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela ziurtatzen duen agiria.

- Zinpeko adierazpena, III. eranskinaren arabera egina