UROLA KOSTAN EKIN! 2013 enpresa ideien VI. lehiaketa
Aurreko urteetan baino egitasmo gehiagok hartu dute parte aurtengoan, guztira 34 egitasmo aurkeztu dira.
Urola Kostako Udal Elkartearen helburu nagusia eskualdeko bost udalerrietan garapen sozio-ekonomikoa sustatzea da. Enpresa sortzen duten pertsonak, pertsona ekintzaileak dira, hots, aktibo, dinamiko eta borrokalariak. Ekintzailetasuna bizitzarekiko jarrera baikor eta positiboa den heinean, garrantzitsua da gure eskualdeak jarrera ekintzaile eta dinamikoa faktore kultural gisa barneratzea.
Horregatik azken urte hauetan Urola Kostako Udal Elkarteak bere egin du helburu hori eta ekintza desberdinak antolatu ditu ekintzailetasuna eta autoenpleguaren kultura bultzatu asmoz. Bi ardatz nagusitan egin dugu lan: batetik, gaztetandik bultzatu nahi da ekintzailetasuna, ikastetxeekin elkarlanean (hitzaldiak, jolasak, ideien lehiaketan atal berezia eskaintzea...) eta, bestetik, gizartean ezaugarri baikor eta laneratzeko aukera baliagarri gisa azaldu nahi dugu autoenplegua (hitzaldiak, ikastaroak, enpresa-ideien lehiaketak...).
Udal Elkarteak enpresa-ideien lehiaketa 2007an antolatu zuen lehenengoz eta aurtengoa seigarrena da.
- BABESLEAK ETA LAGUNTZAILEAK
Udal Elkarteak hainbat erakunderen laguntza jaso du lehiaketa hau antolatu eta bideratzeko, hala nola: Europako Gizarte Funtsarena (Valora programaren bidez).
Dena dela, bereziki bi babesle edo laguntzaile aipatu nahi ditugu: alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila (SPRI), izan ere, maiatza ekintzailearen hilabetea izanik, lehiaketa hau eta beste hainbat ekimen babestu eta lagundu ditu diruz. Beste alde batetik, berriz, Nafarroako Rural Kutxa aipatu nahi dut, izan ere, gure lehiaketarekin bat egin eta enpresa-egitasmoen ataleko hirugarren saria jarri du. Gurekin dira gaur Daniel Montoya jauna, Nafarroako Rural Kutxako ekintzaileen lerroko arduraduna, eta Eneko Iturrioz, Zarauzko bulegoko zuzendaria.
- HELBURUA: ideia lehiaketa honek honako helburu hauek izan ditu:
o Urola Kostako eskualdeko enpresetan berrikuntza eta sormena bultzatzea eta eskualdeko herritar nahiz enpresen enpresa ekimenei laguntza ematea.
o Eskualdeko enpresari eta enpresa berrien ahalegina baloratzea, enplegua sortzeko oinarrietako bat direlako.
o Gizartean ekintzailetasuna sustatzea eta hezkuntzan gazte-gaztetatik ekintzailetasuna lantzea saritzea.
o Enpresa ideia onenak saritzea.
- KONTUAN HARTU DIREN IRIZPIDEAK: honako irizpideak hartu ditu aintzat Balorazio Mahaiak egitasmoak balortzeko: egitasmoa berritzailea izatea; egitasmoa landua eta sendoa izatea; bideragarria izatea, eta, abian jarri den edo jarri nahi den enpresa egitasmoa Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten bost udalerrietako batean kokatzea
Aurtengoan lehiaketak lau atal izan ditu: ohorezko aipamena, ikastetxeetako ikasleen atala, enpresa egitasmoen atala (eratutako enpresak edo eratzear daudenak) eta, laugarren atala (atal berria) barne ekintzailetasuna edo eskualdeko enpresen egitasmo berriak.
Sariak banatzeko ekitaldia egin da maiatzaren 31n, 12:00etan, Udal Elkartearen egoitzan. Sariak banatu dituzte honako ordezkariek: Eider Illarramendi Zarauzko alkateordeak, Nika Lertxundi Getariako alkateak, Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkateak, Daniel Montoya Rural Kutxako ekintzaileen lerroko arduradunak eta Jabier Etxaburu Udal Elkarteko lehendakariordeak. Ekitaldian izan dira enpresa ideiak aurkeztu dituzten sustatzaile, enpresa eta ikasleak, sarituak, udal ordezkariak eta beste hainbat pertsona.
2013KO LEHIAKETA
2013ko edizioak arrakasta polita izan du, izan ere aurrekoetan baino egitasmo gehiago aurkeztu dira.
2013ko edizioan 34 egitasmo aurkeztu dira:
§ Eskualdeko ikastetxeetako enpresa ideieak: 8 egitasmo, 2 ikastetxe (Oteitza Lizeo Politeknikoa eta Monte Albertia).
§ Enpresa-egitasmoak (enpresa eratu berriak nahiz eratzear daudenak): 20 egitasmo
§ Enpresak: egitasmo berriak edo barnekintzailetasuna: 6 egitasmo.
OHOREZKO AIPAMENAREN SARIA
Udal Elkarteak ohorezko aipamenaren saria 2011n eman zuen lehen aldiz (Karlos Argiñanori). Iaz, berriz Lagun Arteako Migel Odriozolari eman zaion sari hori. Sari horren helburua da ohore egitea eta aitortzea eskualdeko pertsona, enpresa edo erakunde baten lana:
¬ Udal Elkartea osatzen duen udalen bat edo batzuk ezagutzera eman baditu; edota bere jarduera esparruan gure eskualdeko herritar zein enpresen interesen alde egin badu, zuzenean nahiz zeharka.
¬ eskualdearen gizarte eta ekonomia garapenari lagundu badio
¬ Berrikuntzaren arloan (produktuan, zerbitzuetan, antolamenduan, kudeaketan, prozesuetan...) lan egin badu
2013ko ohorezko aipamenaren saria Oteitza Lizeo Politeknikoari ematea erabaki du Udal Elkarteak, batetik, iraganean oinarritu eta elkarlanean eraikitako proiektua delako, kalitatezkoa, gaurkotua, teknologia aldetik berritzailea, enpresen behar eta premietara egokitua eta ekintzailea. Eta, bestetik, hamarkadaz hamarkada, lanbide arloko prestakuntza eskaini dielako eskualdeko gazteei eta enpresei eta teknologia mailako aurrerapenak gure eskualdera ekarri dituelako. Funtsean, horren bidez, eskualdearen garapen sozioekonomikoa eta lehiakortasuna bultza ditu.
Ohorezko aipamenaren saria Jabier Etxaburu Udal Elkarteko lehendakariordearen eskutik jaso du Joxe Mari Erkiziak, Oteitza Lizeo Politeknikoko zuzendariak.
Hona hemen ohorezko aipamena hitzez hitz:
|
Agur eta ohore,
Elkarlanean landutako hezkuntza proiektua mamitu duzue, bereziki Antoniano Ikastetxeak hainbat hamarkadatan ondutako lanari eta bideari jarraituz.
Hezkuntza eta lanerako prestakuntzaren eskaintza eskualdeko enpresen beharretara egokitzen jakin duzue, punta-puntako teknologietan oinarrituta, eta teknologia berriak enpresatara hurbildu dituzue.
Berrikuntza teknologiko horiek eta ondo prestatutako gazteek eskualdeko enpresen lehiakortasuna areagotzen lagundu dute.
Ekintzailetasuna sustatzen eta enpresa berriak sortzen lan eskerga egin duzue; horren adibide da Zarauzko Abendaño industrialdean duzuen enpresa-haztegia.
Horregatik guztiagatik, gure eskualdeko enpresari, ikasle eta ekintzaileentzat, eta, oro har, herritar guztientzat, elkarlanaren eredu zaretelako,
Oteitza Lizeo Politeknikoa, ohorezko aipamena egiten dizugu
|
A ATALA: ENPRESA-IDEIAK (IKASLEAK)
Udal Elkarteak, atal honetan, eskualdeko ikastetxeen (Monte Albertia eta Oteitza Lizeo Politeknikoa) ahalegina txalotu nahi du, kultura ekintzailea sustatzen egiten ari diren lanarengatik.
Enpresa ideien atalean (eskualdeko ikasleak) 8 enpresa-ideia aurkeztu dira. Epaimahaiak 5 finalista hautatu ditu.
Hona hemen finalistak:
|
Egitasmoa |
Sustatzaileak |
Deskribapena |
|
CAMELIA |
Iryna Zadorozhna, Eli Dorronsoro, Gurutze Preciado, Elisabeth Rodriguez Tena |
Etxez-etxeko zerbitzua eskainiko duen estetika zentroa, erizain-laguntzaile eta estetika tituluak dituzten langileek eskainia. |
|
GIROAPP |
Maitane Oliden, Unai Muniain, Alex Mujika, Joritz Bastarrika |
Taberna eta dendei buruzko informazioa uneoro eskaintzen duen aplikazioa. |
|
MIROTZA |
Ane Garmendia, Aritz Makazaga, Egoitz Esnaola, Alaine Iribar |
Pertsonen bilatzailea, hargailua erloju bat da eta soinean daraman pertsonaren identifikazio datuak jasotzeko aukera ematen du. |
|
ERABAKI.COM |
Yone De la Maza, Mikel Puyadena, Nora Lopetegi, Nahikari Arretxe |
Herritarren ahotsa jaso eta agintariei hurbiltzen dien webgunea. |
Finalista bakoitzak 3-4 minutuko denbora izan du bere egitasmoaren berri emateko. Ondoren, saridunak izendatu eta sariak banatu dira.
1. SARIA: tablet bana, diploma eta garaikurra
|
MIROTZA |
Ane Garmendia, Aritz Makazaga, Egoitz Esnaola, Alaine Iribar |
Pertsonen bilatzailea, hargailua erloju bat da eta soinean daraman pertsonaren identifikazio datuak jasotzeko aukera ematen du. |
2. SARIA: 150,00 euroko erosketa txartel bana, diploma eta garaikurra
|
CAMELIA |
Iryna Zadorozhna, Eli Dorronsoro, Gurutze Preciado, Elisabeth Rodriguez |
Etxez-etxeko zerbitzua eskainiko duen estetika zentroa, erizain-laguntzaile eta estetika tituluak dituzten langileek eskainia. |
B ATALA: ENPRESA-EGITASMOAK
Enpresa egitasmoen atalean parte hartu dute 2012ko urtarrilaren 1az geroztik eratuta dauden edo une honetan eratzear dauden enpresa egitasmoek. Orotara 20 egitasmo aurkeztu dira eta epaimahaiak 5 finalista hautatu ditu. Hona hemen finalistak:
|
Egitasmoa |
Sustatzaileak |
Deskribapena |
|
TXEKALDE |
Andrea Estornes, Itxaso Estornes |
Enpresei zuzendutako estrategia aholkularitza |
|
CAMPING ZUMAIA |
Juan Luis Saez, Lurdes Osa |
Lehen kategoriako kanpina Zumaian: kanping + bungalow + movil home |
|
LUBAKI PAINTBALL |
Ricardo Orellana |
Paint-ball zelaia Zarautzen |
|
DESTURIS |
Jesus Mari Merino, Esther García |
Turismo arloko enpresentzat zerbitzuak: hotel bilatzailea + aholkularitza zerbitzua |
|
PERICIA CALIGRAFICA Y COMUNICACIÓN NO VERBAL |
Barbara Azkue MCRAE, FORMACION&CONSULTING SL |
Hitzik gabeko komunikazioa eta kaligrafia azterketa
|
Finalista bakoitzak 3-4 minutuko denbora izan du bere egitasmoaren berri emateko. Ondoren, saridunak izendatu eta sariak banatu dira.
1. SARIA: 2.000 euro, diploma eta garaikurra
|
DESTURIS |
Jesus Mari Merino, Esther García |
Turismo arloko enpresentzat zerbitzuak: hotel bilatzailea + aholkularitza zerbitzua |
2. SARIA: 1.500 euro, diploma eta garaikurra
|
CAMPING ZUMAIA |
Juan Luis Saez, Lurdes Osa |
Lehen kategoriako kanpina Zumaian: kanping + bungalow + movil home |
3. SARIA: 1.000 euro, diploma eta garaikurra
Sari hori Nafarroako Rural Kutxak jarri du
|
PERICIA CALIGRAFICA Y COMUNICACIÓN NO VERBAL |
Barbara Azkue MCRAE, FORMACION&CONSULTING SL |
Hitzik gabeko komunikazioa eta kaligrafia azterketa
|
C ATALA: ENPRESA EGITASMO BERRIAK
Atal honetara eskualdeko enpresak aurkeztu dira, beren produktu, zerbitzu edo prozesuetan egitasmo berri bat abian jarri dutenak. Orotara 6 egitasmo aurkeztu dira eta epaimahaiak 2 finalista hautatu ditu. Epaimahaiak erabaki du 3. saria eman gabe uztea.
|
Egitasmoa |
Sustatzaileak |
Deskribapena |
|
PLATERA MAGNETIKOARI EGOKITZEKO APLIKAZIOAK |
Amaia Argote, Imanol Ibarguren |
Platera magnetikoetara egokitutako aplikazioak
|
|
Aitor Lertxundi Osa |
Mugikorraren bidez hondakinen eta ur saneamenduen kudeaketarako aplikazioa |
1. SARIA: 2.000 euro, diploma eta garaikurra
|
PLATERA MAGNETIKOARI EGOKITZEKO APLIKAZIOAK |
Amaia Argote, Imanol Ibarguren |
Platera magnetikoetara egokitutako aplikazioak
|
2. SARIA: 1.500 euro, diploma eta garaikurra
|
MUGIKORREI ETEKINAK ATEREAZ |
Aitor Lertxundi Osa |
Mugikorraren bidez hondakinen eta ur saneamenduen kudeaketarako aplikazioa |



