Urola Kostan Ekin enpresa ideien sariak banatuta

2012/06/04

Miguel Odriozola enpresari zumaiarrari ohorezko aipamenaren saria eman dio Udal Elkarteak eskualdean ekintzailetasunaren eredu delako.

 

Urola Kostako Udal Elkartearen helburu nagusia eskualdeko bost udalerrietan garapen sozio-ekonomikoa sustatzea da. Enpresa sortzen duten pertsonak, pertsona ekintzailak dira, hots, aktibo, dinamiko eta borrokalariak. Ekintzailetasuna bizitzarekiko jarrera baikor eta positiboa den heinean, garrantzitsua da gure eskualdeak jarrera ekintzaile eta dinamikoa faktore kultural gisa barneratzea.

 

Horregatik azken urte hauetan Urola Kostako Udal Elkarteak bere egin du helburu hori eta ekintza desberdinak antolatu ditu ekintzailetasuna eta autoenpleguaren kultura bultzatu asmoz. Bi ardatz nagusitan egin dugu lan: batetik, gaztetandik bultzatu nahi da ekintzailetasuna, ikastetxeekin elkarlanean (hitzaldiak, jolasak, ideien lehiaketan atal berezia eskaintzea...) eta, bestetik, gizartean ezaugarri baikor eta laneratzeko aukera baliagarri gisa azaldu nahi dugu autoenplegua (hitzaldiak, ikastaroak, enpresa-ideien lehiaketak...).

 

Udal Elkarteak enpresa-ideien lehiaketa 2007an antolatu zuen lehenengoz eta aurtengoa bosgarrena da.

- BABESLEAK ETA LAGUNTZAILEAK

Udal Elkarteak hainbat erakunderen laguntza jaso du lehiaketa hau antolatu eta bideratzeko, hala nola: Europako Gizarte Funtsarena (Valora programaren bidez). 

Dena dela, bereziki bi babesle edo laguntzaile aipatu nahi ditugu: alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila (SPRI), izan ere, maiatza ekintzailearen hilabetea izanik, lehiaketa hau eta beste hainbat ekimen babestu eta lagundu ditu diruz. Beste alde batetik, berriz, Nafarroako Rural Kutxa aipatu nahi dut, izan ere, gure lehiaketarekin bat egin eta enpresa-egitasmoen ataleko hirugarren saria jarri du. Gurekin dira gaur Nuria Delgado andrea, Nafarroako Rural Kutxako Gipuzkoako arduraduna eta Eneko Iturrioz Zarauzko bulegoko zuzendaria.

 

HELBURUA: ideia lehiaketa honek honako helburu hauek izan ditu:

  1. Urola Kostako eskualdeko enpresetan berrikuntza eta sormena bultzatzea eta eskualdeko herritar nahiz enpresen enpresa ekimenei laguntza ematea.
  2. Eskualdeko enpresari eta enpresa berrien ahalegina baloratzea, enplegua sortzeko oinarrietako bat direlako.
  3. Gizartean ekintzailetasuna sustatzea eta hezkuntzan gazte-gaztetatik ekintzailetasuna lantzea saritzea.
  4. Enpresa ideia onenak saritzea.

 

KONTUAN HARTU DIREN IRIZPIDEAK: honako irizpideak hartu ditu aintzat Balorazio Mahaiak egitasmoak balortzeko: egitasmoa berritzailea izatea; egitasmoa landua eta sendoa izatea; bideragarria izatea, eta, abian jarri den edo jarri nahi den enpresa egitasmoa Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten bost udalerrietako batean kokatzea

Aurtengoan lehiaketak lau atal izan ditu: ohorezko aipamena, ikastetxeetako ikasleen atala, enpresa egitasmoen atala (eratutako enpresak edo eratzear daudenak) eta, laugarren atala (atal berria) barne ekintzailetasuna edo eskualdeko enpresen egitasmo berriak.

Sariak banatzeko ekitaldia egin da ekainaren 1ean, 12:00etan, Udal Elkartearen egoitzan. Sariak banatu dituzte honako ordezkariek: Eider Illarramendi Zarauzko alkateordeak, Beñat Solaberrieta Orioko alkateak, Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkateak, Nuria Delgado Rural Kutxako Gipuzkoako arduradunak eta Amaia Guruzeta Udal Elkarteko lehendakariak. Ekitaldian izan dira enpresa ideiak aurkeztu dituzten sustatzaile, enpresa eta ikasleak, sarituak, udal ordezkariak eta beste hainbat pertsona.

 

2012KO LEHIAKETA

  1. 2012ko edizioak arrakasta polita izan du, izan ere aurrekoan baino 18 egitasmo gehiago aurkeztu dira.
  2. 2012ko edizioan 45 egitasmo aurkeztu dira:
  3. Eskualdeko ikastetxeetako enpresa ideieak: 29 egitasmo, 90 ikasle inguru, 3 ikastetxe (Oteitza Lizeo Politeknikoa, Monte Albertia eta Zumaiako Institutua).
  4. Enpresa-egitasmoak (enpresa eratu berriak nahiz eratzear daudenak): 11 egitasmo
  5. Enpresak: egitasmo berriak edo barnekintzailetasuna: 5 egitasmo.

 

OHOREZKO AIPAMENAREN SARIA

Udal Elkarteak ohorezko aipamenaren saria 2011n eman zuen lehen aldiz (Karlos Argiñanori). Sari horren helburua da ohore egitea eta aitortzea eskualdeko pertsona, enpresa edo erakunde baten lana:

  1. Udal Elkartea osatzen duen udalen bat edo batzuk ezagutzera eman baditu; edota bere jarduera esparruan gure eskualdeko herritar zein enpresen interesen alde egin badu, zuzenean nahiz zeharka.
  2. Eskualdearen gizarte eta ekonomia garapenari lagundu badio
  3. Berrikuntzaren arloan (produktuan, zerbitzuetan, antolamenduan, kudeaketan, prozesuetan...) lan egin badu

 

2012ko ohorezko aipamenaren saria Miguel Odriozola jaunari ematea erabaki du Udal Elkarteak, eskualdean ekintzailetasunaren eredu delako, Zumaiako tailer txiki batean hasi eta nazioartera jauzi egin duelako, eskualdeko tailer txiki askoren bidelagun eta bultzatzaile izan delako, berritzen jakin duelako eta eskualdearen garapen sozio-ekonomikoa sustatu duelako.

Ohorezko aipamenaren saria Amaia Guruzeta Udal Elkarteko lehendakariaren eskutik jaso du Miguel Odriozola Etxabe (1942, Zumaia) jaunak. Hona hemen ohorezko aipamena hitzez hitz:

 

Agur eta ohore Miguel Odriozola Etxabe jauna,

Eskualdean eta nazioartean zabaldu da tailer txiki batean ereiten hasi zinen hazia

Zumaian hasi eta eskualdean jarraitzen duzu eta gure eskualdearen gizarte eta ekonomiaren garapenari lagundu diozu

Eskualdeko tailer askorentzat sustatzaile eta bidelagun izan zara

Berritzailea izan zara, beroan laminatzeko teknologia sortzen eta garatzen. 

Horregatik guztiagatik, gure eskualdeko enpresari, ikasle eta ekintzaileentzat, eta, oro har, herritar guztientzat, eredu zarelako,

Miguel Odriozola Etxabe, ohorezko aipamena egiten dizugu

 

A ATALA: ENPRESA-IDEIAK (IKASLEAK)

Udal Elkarteak, atal honetan, eskualdeko ikastetxeen (Monte Albertia, Zumaiako Institutua eta Oteitza Lizeo Politeknikoa) ahalegina txalotu nahi du, kultura ekintzailea sustatzen egiten ari diren lanarengatik.

Enpresa ideien atalean (eskualdeko ikasleak) 29 enpresa-ideia aurkeztu dira. Epaimahaiak 5 finalista hautatu ditu.

Hona hemen finalistak:

 

Sustatzailea

Egitasmoa

Jarduera

1

Andoni Esnal, Jokin Etxeberria, Alex Rodriguez, Javier Aranda

SAVELIGHT

Dinamo bidez eragindako energiarekin pizten diren argiak, ateetan jartzeko

2

Sara Etxeberria, Goiuri Unanue, Maraia Uranga, Ander Orbañanos

PLAKMAN S.A.L

Eguzkiaren energiarekin birkargatzen diren bateriak mugikorrentzat. Ohiko bateriaz gain bigarren bat, aukeran bietan zein kargatu.

3

Maitane Aranguren, Eider Urresti, Naiara Oñederra, Janire Sarasua

SEARCH IT

Objektuak galtzea ekiditeko edo galdutakoak aurkitzeko txipak

4

Aroa Vazquez, Itziar Uria Irure

MOTZ-MOTZ

Txakurrentzako ileapandegia

5

Almudena Sanchez, Maite Urkia, Lierni Faustino , Karen Blanco

NEW EYEBROWS

Bekain "postizoak" (besteak beste, minbizia duten emakumeentzat)

 

Finalista bakoitzak 3-4 minutuko denbora izan du bere egitasmoaren berri emateko. Ondoren, saridunak izendatu eta sariak banatu dira.

 

1. SARIA: NETBOOK bana, diploma eta garaikurra

Maitane Aranguren, Eider Urresti, Naiara Oñederra, Janire Sarasua

SEARCH IT

Objektuak galtzea ekiditeko edo galdutakoak aurkitzeko txipak

 

2. SARIA: 150,00 euroko erosketa txartel bana, diploma eta garaikurra

Almudena Sanchez, Maite Urkia, Lierni Faustino , Karen Blanco

NEW EYEBROWS

Bekain "postizoak" (besteak beste, minbizia duten emakumeentzat)

 B ATALA: ENPRESA-EGITASMOAK

Enpresa egitasmoen atalean parte hartu dute 2011ko urtarrilaren 1az geroztik eratuta dauden edo une honetan eratzear dauden enpresa egitasmoek. Orotara 11 egitasmo aurkeztu dira eta epaimahaiak 5 finalista hautatu ditu. Hona hemen finalistak: 

 

Sustatzailea

Egitasmoa

Jarduera

1

Marcos Villen eta Mikel Escuder

KATU HORIA. ALBAITARITZA KLINIKA

Albaitaritza klinika

2

Sara Arregi Alkorta

AUPAIRLAN-ZARAUTZ

Aupair zerbitzua

3

Pedro Domínguez

AURRERANTZ & UROLAKOSTANETKOM

Proyecto de red de telecomunicaciones de acceso abierto

4

Eli Andres

SUSTRAIAK- Ezpartiñak

Ezpartiñak diseinatu eta salmenta

5

Ganix Illarramendi, Akaitz Arbide, Ekhi Diez

JANN.

Goi-mailako elikagaik saltzeko Vending makinak

 

Finalista bakoitzak 3-4 minutuko denbora izan du bere egitasmoaren berri emateko. Ondoren, saridunak izendatu eta sariak banatu dira.

 

1.      SARIA: 2.000 euro, diploma eta garaikurra

Pedro Domínguez

AURRERANTZ & UROLAKOSTANETKOM

Proyecto de red de telecomunicaciones de acceso abierto

2. SARIA: 1.500 euro, diploma eta garaikurra

Marcos Villen eta Mikel Escuder

KATU HORIA. ALBAITARITZA KLINIKA

Albaitaritza klinika

3. SARIA: 1.000 euro, diploma eta garaikurra

Sari hori Nafarroako Rural Kutxak jarri du

 

Ganix Illarramendi, Akaitz Arbide, Ekhi Diez

JANN.

Goi-mailako elikagaik saltzeko Vending makinak

 

 ENPRESAK: EGITASMO BERRIAK

Atal hau lehenengoz antolatu da aurten. Atal honetara eskualdeko enpresak aurkeztu dira, beren produktu, zerbitzu edo prozesuetan egitasmo berri bat abian jarri dutenak. Orotara 5 egitasmo aurkeztu dira eta epaimahaiak 2 finalista hautatu ditu. Epaimahaiak erabaki du 3. saria eman gabe uztea.

 

1. SARIA: 2.000 euro, diploma eta garaikurra

 

Rafael Cabanillas eta Antonio Cabanillas

ROAD BOOKS TMC

Kit de navegación para motos

 

2. SARIA: 1.500 euro, diploma eta garaikurra

Sari hori Nafarroako Rural Kutxak jarri du

 

Jose Luis Jues Lopez eta Karles

ESCARCHARAPID

Edalontziak berehala hozteko makina