Urriaren 13ra bitartean kobratuko da ur-hornidura tasa

2009/08/18

Joan den ostiralean hasi ziren uraren tasa kobratzen. Zabor bilketarena, berriz, irailaren 7a bitartean egingo da.

 

Urriaren 13ra bitartean kobratuko da ur-hornidura tasa. Joan den ostiralean (abuztuak 14) hasi zen uraren tasaren gaineko kobrantza eta urrira bitartean egingo da. Lau hiruhilekotan banatuta kobratzen da ur-hornidura tasa urtean zehar, eta orain kobratuko dena bigarren lauhilekoari dagokiona izango da.

Bestetik, abuztu hasieran hasi eta irailaren 7a bitartean kobratuko da zabor bilketaren gaineko zerga. Hori ere bigarren lauhilekoari dagokiona izango da. 

Informazio gehiagorako kontsultatu zerga eta tasen egutegia.