Urriaren 1ean ekingo dio berriro Tipi-tapa ekimenak
Urriaren 1ean (asteazkena), 10:00etatik aurrera izango da aurtengo tipi-tapa ekimenaren lehen saioa. Saioaren hasiera Beheko Plazako gizarte zentroaren aurretik abiatuko da.
Tipi-tapa ekimenaren bidez, boluntario talde baten zuzendaritzapean astegunetan oinez ibilbide batzuk egitea, osasun fisiko eta mentala indartzeko; ariketa fisiko konkretu bat egitera animatzea da helburua, herrian dauden ibilbideak ezagutaraztea, adinekoen artean lagunarteak sortzea eta zahartzaro osasuntsu eta aktiboa bultzatzea dira helburu.
Tipi-tapa prgraman parte hartu nahi dutenek Gizarte Zerbitzue Sailean izena eman behar dute (Brankan, astelehenetik ostiralera bitartean 8:15etatik 14:30ak bitartean).
Programan parte-hartzaileak:
Zumaiako Udala: Kirol, Ingurumen eta Gizarte Zerbitzuen sailak.
Osasun eta Kontsumo Departamentua – Urola Eskualdeko Osasun Publikoa
Zumaiako Osasun Zentroa
Beheko Plaza Elkartea
Zumaiako Nagusilan
Pertsona Nagusien kontseilua



